Nafarroa Bai
Wikipedia(e)tik
Nafarroa Bai (NaBai) 2004. urtean sortutako Nafarroako alderdi politiko abertzale gehienen eta independente batzuen koalizio bat da. Aralar, Eusko Alkartasuna, Batzarre eta EAJ alderdiek osatzen dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Helburua
Nafarroa Bai koalizioaren helburu nagusienetakoa Nafarroako Gobernuan nahiz udaletan aldaketa politikoa eragitea da.Hau da ,UPNk ordezkatutako eskuina Gobernutik ateratzea du xede, horretarako Nafarroako Ezker Batua (NEB) eta Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)rekin paktuak egiteko asmoa du.
[aldatu] 2004ko hauteskundeak
2004ko Espainiako hauteskundeetara aurkeztu zen lehen aldiz, lehen postuan Uxue Barkos zuela, eta, diputatu eserleku bat lortu zuen,botoen %18,04 eta 61.045 sufragio lortuta.Beraz,[Nafarroako Foru Erkidego]]an aukeraeuskaltzalebatek ordura arte lortu zuen emaitzarik onena izan zen. Horrekin batera, Espainiako Diputatuen Kongresuan, azken 18 urteetako lehenego diputatu euskaldun nafarra lortu zuten. Azkenekoz, Herri Batasunak (HB) lortu zuen Nafarroako euskaldun bat diputatu izatea Madrilen, nahiz eta inoiz ez zuen eserlekua erabili; haien ustez, ez zuen erabilgarritasunik nafarren borondatea aldarrikatzeko.
[aldatu] 2007ko hauteskundeak
[aldatu] Akordioa
2007ko foru eta udal hauteskundeetan aurkeztu zen Nafarroa Bai koalizioa. Akordio bat sinatu zuten koalizioko alderdiek, non lehen 10 jarlekuetan Aralareko 5 lagun egon ziren, Eusko Alkartasunako 3, Batzarreko 1 eta EAJeko taldeko lagun bat.
Nafarroako Ezker Batua alderdiari koalizioan sartzeko gonbita egin zitzaion, baina hauek beraien zerrenda propioa aurkeztea onetsi zuten. Hala ere, UPN gobernutik kentzeko akordio batera iristea ongi ikusi zuen. Nahiz eta Batasunari ere gonbite bera egin, ez zen akordiorik lortu eta ez zen koalizioan sartu.
Nafarroako Parlamentuari dagokionez, Aralar taldeak aurkeztu zuen zerrendaburua (Patxi Zabaleta); eta Iruñeko Udalari dagokionez, EA-EAJk bere hautagaia aurkezteko aukera bazuen ere, Uxue Barkos independenteari utzi zioten zerrendaburu izatea.
Akordio honetan Parlamentuko lehen 10 hautagaien artean independiente bat egon zen, eta hiriburuko lehen 6 zinegotzietan bertze independiente bat.
[aldatu] Emaitzak
Koalizio abertzaleak emaitza historikoak lortu zituen foru erkidegoan. Izan ere,bigarren zerrenda bozkatuena izan zen NaBai, zerrenda abertzale batek bigarren postua lortzen zuen lehenengo aldia.
Botoen %23,7 lortu zuen eta 12 aulki.Horrela,koalizioko alderdiek banandurik lortu zituzten emaitzak nabarmen hobetu zituen ( 8 aulki).
Iruñean ere emaitza bikainak lortu zituen botoen %26,26 eta 8 zinegotzirekin. Udalerri askotan ere zinegotzi kopurua handitu egin zuen,eta hainbatetan zerrenda bozkatuena izatea lortu.
Hauteskunde gauean Patxi Zabaleta taldearen zerrendaburuak adierazi zuen NaBai Nafarroako bigarren indar politikoa zela eta etorkizunean lehena izan zitekeela. Beraz, leitzarrak koalizioak aurrera jarraitzeko nahia garbi utzi zuen.
[aldatu] Emaitzak merindadeka
Espero zenez, NaBaik Iruñeko merindadean lortu zituen emaitzarik onenak eta Tuterakoan kaxkarrenak. Baina Nafarroako merindade guztietan 2003ko hauteskundeetan baino boto gehiago eskuratuta.
| Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a2003 | Desb. |
|---|---|---|---|
| Erriberriko Merindadea | %14,1 | %8,5 | +5,6 |
| Iruñeko Merindadea | %31,7 | %25,0 | +6,7 |
| Lizarrako Merindadea | %15,1 | %10,0 | +5,1 |
| Tuterako Merindadea | %5,7 | %5,2 | +0,5 |
| Zangozako Merindadea | %27,2 | %18,8 | +8,4 |
[aldatu] Erriberriko merindadea
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Bai zerrendarik bozkatuena izan zen merindadeko hiru herritan: Untzue, Leotz eta Oloritzen.
Erriberriko merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
| Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a 2003 | Desb. |
|---|---|---|---|
| Tafalla | %25,0 | %17,3 | +7,7 |
| Erriberri | %15,5 | %9,6 | +5,9 |
| Azkoien | %10,7 | %3,2 | +7,5 |
| Milagro | %3,0 | %1,2 | +1,8 |
| Uxue | %21,6 | %9,9 | +11,7 |
[aldatu] Iruñeko merindadea
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Bai zerrendarik bozkatuena izan zen merindadeko 57 herritan, Nafarroa iparraldeko herri gehienetan, eta Sakanako eta Iruñerriko hainbat herritan.
Iruñeko merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
| Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a 2003 | Desb. |
|---|---|---|---|
| Iruñea | %27,1 | %19,9 | +7,2 |
| Barañain | %27,8 | %20,0 | +7,8 |
| Zizur Nagusia | %31,6 | %23,0 | +8,6 |
| Antsoain | %37,3 | %26,7 | +10,6 |
| Berriozar | %30,9 | %21,5 | +9,4 |
| Baztan | %49,6 | %51,7 | -2,1 |
| Altsasu | %37,2 | %32,8 | +4,4 |
| Leitza | %60,8 | %58,6 | +2,2 |
| Lesaka | %67,4 | %65,8 | +1,6 |
| Etxarri Aranatz | %64,5 | %56,3 | +8,2 |
| Irurtzun | %47,3 | %26,0 | +21,3 |
| Olazti | %52,6 | %32,3 | +20,3 |
[aldatu] Lizarrako merindadea
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Bai zerrendarik bozkatuena izan zen merindadeko zazpi herritan.
Lizarrako merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
| Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a 2003 | Desb. |
|---|---|---|---|
| Lizarra | %24,1 | %18,5 | +5,6 |
| Viana | %12,5 | %8,2 | +4,3 |
| Los Arcos | %12,5 | %7,8 | +4,7 |
| Sartaguda | %10,8 | %5,3 | +5,5 |
| Lodosa | %8,7 | %6,6 | +2,1 |
[aldatu] Tuterako merindadea
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Baik botoen %10 baino gutxiago eskuratu zuen herri gehienetan, baina 2003ko emaitzekin alderatuz gero,igoera nabarmena da.
Tuterako merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
| Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a2003 | Desb. |
|---|---|---|---|
| Tutera | %8,4 | %10,0 | -1,6 |
| Zarrakaztelu | %9,2 | %6,5 | +2,7 |
| Cortes | %6,5 | %4,6 | +1,9 |
| Castejón | %4,3 | %2,4 | +1,9 |
| Corella | %2,7 | %1,8 | +0,9 |
[aldatu] Zangozako merindadea
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Bai zerrendarik bozkatuena izan zen merindadeko 18 herritan.
Zangozako merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
| Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a 2003 | Desb. |
|---|---|---|---|
| Zangoza | %21,4 | %11,4 | +10,0 |
| Burlata | %29,9 | %21,8 | +8,1 |
| Uharte | %36,8 | %27,5 | +9,3 |
| Agoitz | %32,4 | %25,0 | +7,4 |
| Izaba | %25,6 | %19,9 | +5,7 |
[aldatu] Kanpo loturak
| Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak | ||
|---|---|---|
|
Nafarroako Parlamentuan ordezkapena duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: EAEko alderdi politikoak |
||

