Begoña Bilbao Alboniga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Bilbao Alboniga
Bizitza
JaiotzaBermeo1932ko azaroaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2005eko maiatzaren 9a (72 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta idazlea

Inguma: begona-bilbao-alboniga-1932-2005 Literaturaren Zubitegia: 633
Begoña Bilbao Albonigak Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) Euskal Filologia lizentziatura lortuta Gau-eskola klaseak eman, ikerketak egin eta idatzi egin zuen.

Begoña Bilbao Alboniga (Bermeo, Bizkaia, 1932ko azaroaren 23a - 2005eko maiatzaren 9a) euskal idazlea, musikagilea eta euskalaria izan zen. Bere alaba Analupe Fernandezek (Lupe) 70eko hamarkadan ospetsu egin zituen kantu batzuetako letrak Begoñak Bilbaok idatziak dira, Bangladesh kanta famatua esaterako.[1]

80. hamarkadan ekin zion literatura idazteari Begoña Bilbao euskaltzale sutsuak, hainbat urtetan Bermeoko euskara teknikari izandakoak eta lehenago euskararen irakaskuntzan ibilitakoak. AEKren hastapeneko urteetan euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen Begoñak.

Irun Hiria, Lizardi, Idatz & Mintz sariaren akzesita edota Bilboko Udalaren "Emakumeak kontari" sariak irabazi zituen, besteak beste.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak Bermeoko karmeliten ikastetxean egin zituen. Gero, 83-84 ikasturtean Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako lizentziatura lortu zuen. Bizitza guztian zehar jostun bezala lanean aritu zen mertzeria batean. [2]

80. hamarkadan ekin zion literatura idazteari Begoña Bilbao euskaltzale sutsuak, hainbat urtetan Bermeoko euskara teknikari izandakoak eta lehenago euskararen irakaskuntzan Gau-eskoletan ibilitakoak. AEKren hastapeneko urteetan euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen Begoñak.[1] [2]

Zenbait literatura sari irabazi zituen, besteak beste, Bermeo saria (1988 eta 1994), Irun Hiria (1990), Kimetz (1998) eta Idatz&Mintz (1998). Bermeoko euskera kresaltsua (2002) eta Bermeoko berba eta esamolde kresaltsuak (2003) hizkuntza-ikerketak ere argitaratu zituen.[2]

2000. urtean Maitemintze berantiarra ipuina argitaratu zuen Gutiziak bilduman. 2001en Zarauzko Udalak sortutako haur eta gazte narratibako Lizardi saria eskuratu zuen. Zarautzen saritutako Ibaia maitasunaren oztopo lanaren protagonistak elkarrekin egon nahi duten hamairu eta hamalau urteetako neska-mutil bikotea da, baina ibai batek eragozten die Jatorri ezberdinetatik datorren bikotea da: mutila kubatarra eta beltza da, neska, aldiz, Ipar Euskal Herrikoa. Istorio triste eta hunkigarri hori Begoña Bilbaok haur eta gazteei zuzendutako lehena izan zen.[2]

Euskaratutako lanen artean Henri Capdeviele-ren Bermeo la Savage dago. Liburu hori 1922an idatzia izan zen eta herrian 1912an ezbeharreko ekaitzaren ondorioz hildako 116 arrantzaleen istorioan oinarritua dago. Liburuak herriko eguneroko arrantzale bizitza deskribatzen du. Bilbaoren lana Bermeo basatia izenburupean euskaratu zen 2001ean. Era berean, Palestina, zure mina (2004) elaberriaren egilea da eta bertan Palestinako gatazka hartzen du testuinguru. Eleberrian Israel eta Palestinaren arteko gatazka jorratu zuen. Gazako eritetxe batean komatik atera den emakumea da protagonista. [1] [2]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998an eta 1994an Bermeo saria
  • 1990ean Irun Hiria
  • 2001ean Zarauzko Udalak sortutako haur eta gazte narratibako Lizardi saria

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan batzuk:[3]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Isuritako ura ez da batzen (1991, Kutxa Fundazioa)

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Palestina, zure mina (2004, Elkar)

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bermeoko berba eta esamolde kresaltsuak (2002, Bermeoko Udala)
  • Bermeoko euskera kresaltsua (2002, Bermeoko Udala)

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibaia maitasunaren oztopo (2001, Erein).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Bazkidea - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  2. a b c d e «Bilbao Alboniga, Begoña - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Todos los libros del autor Bilbao Alboniga Begona» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.