Begoña Divar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Divar
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakklarinete-jotzailea
Musika instrumentuaKlarinetea

Begoña Divar (Gasteiz, 1970) arabar klarinete-jotzailea da, Gasteizko Udal Musika Bandan sartu zen lehen emakumezkoa eta inoiz sartu den musikari gazteena, 10 urte zituela hasi baitzen Bandan klarinetea jotzen[1]. Boreas Cámara eta B3Dixieland musika tadeetako kidea da.

Elena López Agirre idazleak "Nexkatxa maite. 25 mujeres que la música vasca no debería olvidar" ("Nexkatxa maite. Euskal musikagintzak ahaztu behar ez lituzkeen 25 emakumezko") liburuan aipatzen du[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felix Divar aita musikaria du eta hark bultzatuta zortzi urte zituela solfeoa ikasten hasi zen eta bederatzi urterekin ekin zion klarinetea jotzen ikasteari. Hamar urte zituela Gasteizko Udal Musika Bandan sartu zen, Bernabé Sanchís zuzendaria zela. Bandan jotzen lehenengo emakumezkoa izan zen eta inoizko musikari gazteena[1].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Udal Musika Bandaz gain[3], hainbat banda eta orkestratan hartu izan du parte; Espainiako Gazte Orkestra Nazionalean, Euskadiko Orkestran eta Galiziako Orkestran, besteak beste[4].

Boreas Cámara taldeko kidea da. Musika barrokoa jotzen du taldeak, bertan klarinetea eta moko-txirula jotzen ditu[5] eta Gasteizko Fournier Karta Museoan dagoen XVIII. mendeko karta baraja batean oinarrituriko partiturekin diskoa kaleratu zuen[6].

B3Dixieland taldearekin 1920. hamarkadako musika jotzen du. Dixie musika alaia egiten duen taldea da[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Pérez, Víctor. (2020-02-05). «La primera mujer que tocó con la Banda Municipal de Vitoria cierra su carrera como solista en el Principal» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2015-05-21). ««Creo que estas 25 mujeres funcionan como una muestra representativa»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  3. (Gaztelaniaz) «40 años con la Banda Municipal de Vitoria» EITB 2020-02-05 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  4. «Concierto ‘Nuestros solistas’. Banda Municipal de Música. Teatro Principal Antzokia. | www.radiobanda.com» web.archive.org 2020-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  5. «Bóreas Cámara taldearen kontzertua zapatuan - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  6. (Gaztelaniaz) González, C.. (2016-05-21). «El Bibat y el Bellas Artes se llenan de música y movimiento» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  7. (Gaztelaniaz) Correo, El. (2023-07-01). «B3 Dixieland» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]