Behi suhar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafar kastako behi suharrak Itziarren

Behi suharra zelatu edo etxekotu gabeko eta bi eta lau urteren arteko behia da, zezenketarako joko ezberdinetan erabiltzen dena. Euskal Herrian esate baterako, sokamuturrean, entzierroetan, eusko-landetar zezenketan zein errekortari zezen-jokoetan erabiltzen dira behi suharrak. Betizuen kasuan zaharragoak diren behiak ere erabiltzen dira tamainaz beste behi arrazak baino txikikoak direlako.

Euskal Herriko bertako behi arrazak, betizu, nafar kasta, montxina eta Landetako behiak erabilieneak izan dira behi suharrak bezala, baina baita piriniar behi gazteak ere.

Askotan behi suharrek adarrak puntarik gabe edo babestuta askatzen dira plazetan hain arriskutsuak ez suertatzeko.

Euskal Herriko herri askotan jaiak zirenean oraindik gutxi arte, soka-muturrean aritzeko, bertako mendietako behi suharrak erabiltzen zituzten. Jaietan, herriko gazteak mendira igotzen ziren jokorako betizu edo montxinen bila.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betizu arrazako eta beste motako behi suharrak sokamuturrean Mutriku herrian joan den mendean.

Euskal Herrian behi suharrez hitz egiten da, baina askotan edozein arrazako behiak izanda, zezen-jokoetan jartzen diren abereak "betizuak" deitzen dituzte, eta izen horrekin agertzen dira jai-egitarauetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]