Belardun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Belardun

Belardun (orduko grafiaz Belhardun, frantsesez Prairial) errepublikar egutegiko bederatzigarren hila da.

Gregoriotar egutegira ekarrita, maiatzaren 20tik ekainaren 18ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Gemini zeinuaren aldiarekin bat dator gutxi gorabehera.

Jatorrian «belardien emankortasun irribarretsutik eta belar biltzetik dator, maiatzaren ekainera izaten baitira», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Belar biltze hori, ordea, Frantziako landa lurretan izaten da urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.