Edukira joan

Bella ciao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bella ciao
eta
Partitura osoa
baliorik ez musika-lana
Egilea(k)baliorik ez
Argitaratze-data1800(e)ko hamarkada
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika eta protesta abestia
Hizkuntzaitaliera
Egile-eskubideakjabetza publiko
Eskusoinurako partitura.
Hitzik gabe eskusoinuan joa.

Bella ciao (euskaraz: «agur, eder hori») Bigarren Mundu Gerrako abesti italiarra da. Bere jatorria ezezaguna da. Badirudi musikak folk estiloko abesti batean duela jatorria, baina letraren egilea ezezaguna da. Bai abestiaren izenburuak eta bai jorratzen duen gaiak agur abesti bat irudikatzen dute. Mundu osoan ezagutzen diren italiar kantu guztien arteko zerrendan, bost lehenen artean omen dago, Arrivederci Roma edo La donna è movile kantuekin batera. [1]

Jatorrizko hitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Una mattina mi son svegliato,
o bella, ciao! bella, ciao! bella, ciao, ciao, ciao!
Una mattina mi son svegliato,
e ho trovato l'invasor.
O partigiano, portami via,
o bella, ciao! bella, ciao! bella, ciao, ciao, ciao!
O partigiano, portami via,
ché mi sento di morir.
E se io muoio da partigiano,
o bella, ciao! bella, ciao! bella, ciao, ciao, ciao!
E se io muoio da partigiano,
tu mi devi seppellir.
E seppellire lassù in montagna,
o bella, ciao! bella, ciao! bella, ciao, ciao, ciao!
E seppellire lassù in montagna,
sotto l'ombra di un bel fior.
Tutte le genti che passeranno,
o bella, ciao! bella, ciao! bella, ciao, ciao, ciao!
Tutte le genti che passeranno,
Mi diranno «Che bel fior!»
«È questo il fiore del partigiano»,
o bella, ciao! bella, ciao! bella, ciao, ciao, ciao!
«È questo il fiore del partigiano,
morto per la libertà!»

OHARRA: Jarraian erakusten den itzulpena hitzez hitzeko hurbilketa da, eta ez du jatorrizko doinua mantentzen.

Goiz batean jaiki nintzen
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
Goiz batean jaiki nintzen
eta inbaditzailea topatu nuen
Oh partisau, eraman nazazu zurekin
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
oh partisau, eraman nazazu zurekin
hemen hiltzen ari naizela sentitzen dut eta
Eta partisau hiltzen banaiz
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
eta partisau hiltzen banaiz
ehortzi beharko nauzu
Mendian ehortz nazazu
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
mendian ehortz nazazu
lore eder baten gerizpean
Eta pasatuko den jendeak
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
eta pasatuko den jendeak
esango dizu: Zein lore ederra!
Partisauaren lorea da
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
partisauaren lorea da
askatasunaren alde eginez hil dena

1970eko hamarkadan Hibai Rekondo abeslariak euskarazko bertsioa sortu zuen[2]:

Abertzalea ni jaio nintzen
obelatxao belatxao
belatxao txao txao
abertzalea ni jaio nintzen
ta abertzalea hilgo naiz
Egun batean goiz goizetikan
obelatxao belatxao
belatxao txao txao
egun batean goiz goizetikan
etsaien aurka joan nintzen
Eta burrukan hiltzen banaute
obelatxao belatxao
belatxao txao txao
eta burrukan hiltzen banaute
hartu zuk nire fusila

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lertxundi, Anjel. (2004). Italia, bizitza hizpide. Alberdania-Berria, 22 or. ISBN 84-96310-23-X..
  2. Galdos Irazabal, Iñaki. (). «Portzierto, Bella Ciao...» @inakigaldosira (Noiz kontsultatua: 2019-08-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]