Benny Goodman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benny Goodman 1943ko Stage Door Canteen filmean.

Benny Goodman (Chicago, 1909ko maiatzaren 30a - 1986ko ekainaren 13a), musikari estatubatuarra izan zen.

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909an jaio zen Chicagoko familia judutar batean. Musika ikasten “Kehelah Jacob” signagogan hasi zen, bere orkestran parte hartu zuelako. Garai hartan Chicagora musikari famatu asko etorri zirenez, Jazz musika bereganatu zuen betirako. Hamalau urterekin musikarien txartela eskuratu zuen eta Bill Grimnen orkestran jotzeko lana eskaini zioten.

1925ean, orkestra garrantzitsu batean sartu zen: Ben Pollacken orkestran zehazki. 1934. urtera arte ez zuen bere orkestra propioa sortu. NBC irratian kontratatua izan zen eta estatu guztian zehar entzun ziren bere obrak, Let´s Dance deiturikoa. Urte batzuk igaro ondoren, erdi mailako amerikarren musikari gogokoena bihurtu zen eta “Swing aroa” hasi orduko Benny famatua bihurtu zen.

John Hammond produktorea ezagutu zuen eta Ameriketako familia aberatsetara gerturatu zuen bere musika. Bere orkestran musikari famatu asko sartu ziren, esate baterako, Teddy Wilson, Lionel Hampton edo Gene Knupa. Bere orkestran Bunny Berigan, Ziggy Elman edo Vido Musso bezalako musikari famatuak zeuden eta honek “The Big Broadcast” film musikalean parte hartu zuen, “Swing erregea” deituko ziotelarik.

1939an, Goodman RCAtik joan egin zen eta Columbiagatik fitxatu zuen. Bere taldetik musikari asko joan zaizkion eta urte horren amaieran bakarlari hoberenaren saria jaso zuen. Bere bandak eta osatzen zuen seikoteak talderik ospetsuenaren zerrendak bereganatu zituen.

1942an, “swingaren aroa “bukatuta zegoenez ahal zuen bezala eutsi zion egoera zailari. 1955ean “The Benny Goodman Story “ filmean parte hartu zuen. Europara, Errusiara eta Asiako herrialde batzuetara joan zen kontzertuak eskaintzera.

1986ko ekainaren 13an hil zen, hirurogeita hamazazpi urte zituelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benny Goodman Aldatu lotura Wikidatan