Lionel Hampton
Wikipedia(e)tik
Lionel Hampton estatubatuar jazz musikaria (Louisville, 1909 - New York, 2002). Besteak beste, Louis Armstrong, Benny Goodman, Charlie Mingus eta Clifford Brownekin jo eta abestu zuen. 1940an, bere orkestra eratu zuen berriro. Pianoa, bateria eta bibrafonoa jotzen zituen (Hamptonek erabili zuen lehenbizikoz bibrafonoa jazzean). Bere garaian, eredu nagusietako bat izan zen swing eta big band musikan. Hamptonen lanen artean, Vibraphone blues (1964) da aipagarriena.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.