Benue
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Kamerun eta Nigeria | |||
| Luzera | 1.083[1] km | |||
| Iturburua | Adamawa goi-ordokia, Kamerun | |||
| Ibai ahoa | Niger ibaia | |||
Benue[2] Mendebaldeko Afrikako ibaia eta Niger ibaiaren adar nagusia da. Kamerungo iparraldeko Adamawa goi-ordokian du iturburua. Garouatik igaro ostean, mendebalderanzko norabidean Nigerian sartzen da. Ondoren, hego-mendebalderako norabidea harturik, Jimeta, Ibi eta Makurdi zeharkatzen ditu, eta Lokojan Niger ibaira isurtzen da.
Benueren ibaiadar nagusia Mayo Kébbi da, ur goraldietan, Logoneren bitartez, Txad aintzirarekin lotzen duena. Mayo Kébbi ibaiaren elkargunetik behera, Benue urte osoan nabigagarria da 0,75 m baino gutxiagoko sakonera duten ontzientzat, eta ur goraldi sasoian ontzi handiagoentzat. Hori dela eta, garrantzi handia du merkatal produktuen garraioan[1].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b Benue River "Benue River". Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko maiatzak 7
- ↑ Euskaltzaindia (2012-03-30), 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0167.pdf