Bereizmen handiko telebista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hurbileko ikuspegia
HDTV example - Fish 40x46 squares.svg Raster graphic fish 20x23squares sdtv-example.png
BHTB BETB

Bereizmen handiko telebista (BHTB edo HDTV) ohiko telebista-sistemen bereizmen-ezaugarriak hobetzen dituen sistema bat da. Hasieran telebista analogikorako garatu zen, baina gaur egun batez ere telebista digitalaren arloan garatzen ari da, zeren asmoa baita telebista analogikoaren igorpenak bertan behera uztea, eta igorpen digitalak besterik ez egitea. Hala ere, oraindik ez da lortu estandar bateratu bakarra.

BHTB sistema, ohiko telebista-sistemen bereizmen-ezaugarrien bikoitza eskaintzen dute (1.000 lerro eta 50 eremu baino gehiago), eta zinemako irudien kalitatera hurbildu nahi dute telebista-irudia, zabalera/garaiera erlazio handia eskainiz (16:9). Horregatik, sistema honek estandar bihurtzeko aukera handiak ditu.

Gainerakoan, proposatu izan diren eredu ugariak bi sail nagusitan bana daitezke:

  • Japoniako eta AEBetako ereduek 1.125 bereizmen-lerro eta 60 eremu erabiltzen dituzte (gainera, Japoniako NHK ereduak ekortze txandakatua erabiltzen du).
  • Europako ereduak 1.250 lerro (PAL eta SECAM sistemen bikoitza), ekortze jarraitua eta 50 eremu erabiltzen ditu.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bereizmen handiko telebista Aldatu lotura Wikidatan