Bernardo O'Higgins
Wikipedia(e)tik
Bernardo O'Higgins Txileko militar eta politikaria izan zen (Chillan, 1776 - Lima, 1842). Txileren burujabetasunaren aldeko borrokalari garrantzizkoenetako bat izan zen. 1811n, diputatu aukeratu zuten, eta Txileren burujabetasunaren alde agertu zen. Gobernu indartsua osatu zuen, eta gogortasun handia erakutsi zuen bai gudarostean bai biztanleen artean. 1818an, Txileren burujabetasuna aldarrikatu zuen, baina aginpidea utzi behar izan zuen 1823an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.