Berrantolaketa Prozesu Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berrantolaketa Nazionalaren Prozesua» orritik birbideratua)

Berrantolaketa Prozesu Nazionala (gaztelaniaz Proceso de Reorganización Nacional edo El Proceso) 1976 eta 1983 bitartean Argentinan jazo zen diktadura militar bat izan zen.

Diktadura hau 1976ko martxoaren 24an María Estela Martínez de Perón presidentearen gobernuaren aurkako estatu-kolpe baten ondorioz ezarri zen, ondoren agintaritzan Argentinako Indar Armatuetako hiru komandateak ziren Emilio Massera, Jorge Videla eta Orlando Agostik osaturiko junta militar bat jarri zelarik.

Denboraldi honen ezaugarri nagusiak estatu terrorismo eta milaka pertsonen hilketa, tortura, bahiketa eta desagerketak izan ziren. Ume jaio berrien lapurreta sistematikoa ere eman zen, bai eta Gizateriaren Aurkako Krimenak ere. Denboraldi hau deskribatzeko unean genozidio hitza ere erabili izan ohi da.

Gainera, garai honetan Argentinak kanpo zor izugarria metatu eta Erresuma Batuaren aurkako Falkland Uharteetako Gerran sartu eta izugarrizko porrota jasan zuen.

Azkenik Argentinan demokrazia berrezarri zen eta 1983ko abenduaren 10ean Raúl Alfonsín herrialde honetako presidente berri gisa hautatua izan zen.

Epaiketa andana ugari batek garai hartako gertakizunen arduradun ugari epaitzea lortu izan du, halere oraindik gaur egun epaiketa prozesu hau martxan dirau.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]