Raúl Alfonsín
| Raúl Ricardo Alfonsín | |
|
|
|
|---|---|
| 1983ko abenduaren 10a – 1989ko uztailaren 8a | |
| Presidenteordea | Víctor H. Martínez |
| Aurrekoa | Reynaldo Bignone (de facto) |
| Ondorengoa | Carlos Saúl Menem |
|
|
|
| 2001eko abenduaren 10a – 2005eko abenduaren 10a | |
|
|
|
| Jaiotza | 1927ko martxoaren 12a Chascomús, Buenos Aires, Argentina |
| Heriotza | 2009ko martxoaren 31a Buenos Aires, Argentina |
| Alderdi Politikoa | UCRP UCR |
| Ezkontidea | María Lorenza Barreneche de Alfonsín |
| Lanbidea | Abokatua |
| Sinadura | |
Raúl Ricardo Alfonsín (Chascomús, Buenos Aires, Argentina, 1927ko martxoaren 12a – Buenos Aires, Argentina, 2009ko martxoaren 31a) abokatu, estatuburu eta giza eskubideen bultzatzaile argentinarra izan zen. Argentinako presidente konstituzionala izan zen 1983tik 1989ra.
1976 eta 1983 bitartean iraun zuen diktadura osteko hauteskunde demokratikoak irabazi zituen herritarren %51,7ko babesarekin, peronistek berriz %45koa izan zuten.
Bere agintaldian diktaduraren arrastoak ezabatzea eta demokrazia ezartzea egin zuen bere lehentasuna. Horrela, militarren amnistia legea bertan behera utzi eta erregimenarekin zerikusirik izan zituztenak atxilotzeko bidea ireki zuen. Bere agintaldiko lehendabiziko astean, junta militarrak epaitzeko bidea emango zuten lege proiektuak sinatu eta Conadep Desagertutakoen Batzorde Nazionala sortu zuen. Ondoren, Estatuaren eta unibertsitatearen erreformak, industriaren sustapena, behartsuenentzako Elikatze Plan Nazionala eta alfabetatzeko proiektu zabala bultzatu zuen.
José Sarney presidente brasildarrarekin Latinoamerikarako merkatu komuna sortu zuen, egungo Mercosurren aitzindaria izan zena. Beste alde batetik, Txilerekin bakea sinatu zuen, 1978an euren arteko gerra hasteko zorian egon zirelako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Raul Alfonsinen biografia Berria egunkarian.