María Estela Martínez de Perón
Wikipedia(e)tik
Argentinako politikaria, Isabel Perón izenez ezaguna, Juan Domingo Perónen hirugarren emaztea (La Rioja, Argentina, 1932). Dantzaria zen. Perón ezagutu ondoren, haren idazkari egin zen, eta Madrila erbesteratu ziren elkarrekin. Madrilen ezkondu ziren (1961). 1973an, Perónek lehendakaritza berreskuratu zuenean, errepublikako lehendakariorde izendatu zuen emaztea, eta, urtebete geroago, senarra hil zenean, Argentinako lehendakari izan zen Isabel, errepublika krisi sakon batean zegoenean hain zuzen. Jorge Rafael Videla buruzagi zuen batzorde militarrak eraitsi zuen kargutik 1976an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.