Biete Medhane Alem

Koordenatuak: 12°02′01″N 39°02′38″E / 12.033711°N 39.043811°E / 12.033711; 39.043811
Wikipedia, Entziklopedia askea
Biete Medhane Alem
Monolithic churches in Lalibela
Kokapena
Estatu burujabe Etiopia
Etiopiako eskualdeaAmhara eskualdea
Etiopiako zonaSemien Wollo Zone
WoredaLasta
Giza kokalekuLalibela
Koordenatuak12°02′01″N 39°02′38″E / 12.033711°N 39.043811°E / 12.033711; 39.043811
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea

Biete Medhane Alem (amhareraz: ቤተ መድኃኔ ዓለም) Etiopiako Lalibela hirian dago,[1] Etiopiako patriarka-hiri koptoaren barruan. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko hamaika eliza monolitikoetako bat da.

Etiopiako historia kulturalaren arabera, XIII. mendean Zagwe dinastiaren garaian eraiki zuten,[2] agian Gebre Mesqel Lalibela erregearen agintaldian.

Bere eraikitzaileek, Aksumgo Santa Maria Siongoaren elizaren erreprodukzio bezala irudikatu nahi zuten, 1535ean Ahmad ibn Ibrahim al-Ghaziren armada inbaditzaileak suntsitua.

Lalibela multzoko elizarik handiena eta altuena da, 10000 metro kubikoko barne espazioarekin, eta, uste denez, eraikitzeko, 15000 metro kubiko arroka kendu behar izan zuten. Diseinuaren ikuspuntutik, inguratzen duten zutabeak eta bi isurkiko sabaia nabarmentzen dira. Ez du margorik eta bost nabetan banatuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lonely Planet Guide. Biete Medhane Alem. .
  2. (Ingelesez) The Metropolitan Museum of Art. The Rock-hewn Churches of Lalibela. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.