Biga Bai
Biga Bai | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Egoitza nagusia | Lehuntze Angelu |
Barne egitura | |
Bestelakoak |
Biga Bai Ipar Euskal Herriko irakaskuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkarte bat da, 2003an sortua. Egoitza Angeluko Édouard Herriot eskolan du eta 2009an elkartearen burua Josiane Libier da.
Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eremu horretan ari den eta zaharragoa den Ikas-Bi beste guraso elkarteak ez bezala, Ipar Euskal Herri nahiz Euskal Herri mailako hezkuntza munduko harremanak lehenesten ditu. Hori dela eta Hiru Sareta plataformako kidea da, Hegoaldeko Sortzen-Ikasbatuazekin elkarlana burutzen du eta Euskal Herri osorako Euskal Curriculuma osatzeko prozesuan esku hartu du.
Hezkuntza publiko elebiduna Ipar Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aldeak alde Hegoaldeko B ereduaren antza duen eredua garatu nahian, Iparraldean lehen eskola elebiduna 1983an zabaldu zen Saran. Urtero, emeki-emeki bada ere, hazkundea izan duen sarea da, ikasle zein adar elebiduna duen eskola kopuruen aldetik; gauzak horrela, 2009-2010 ikasturte hasieran ama-eskola eta lehen hezkuntzan 4 360 ikasle biltzen ditu (Iparraldeko ikasleen % 24,7) 86 ikastetxetan (eskoletako % 48).
Bigarren hezkuntzan sare guztiak (publikoa, Euskal Haziak eta Seaskakoak) kontatuta 3 585 ikaslek segitzen dute euskarazko irakaskuntza, elebiduna zein inmertsio-eredua.