Angelu (Lapurdi)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Angelu

 Lapurdi
VVF-eko hondartza Angelun eta Miarritzeko itsasargia.
VVF-eko hondartza Angelun eta Miarritzeko itsasargia.

Angeluko armarria

Izen ofiziala Anglet
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
2ren buru
Alkatea Jean Espilondo (2008-2014)
Herritarra angeluar
Koordenatuak 43°29′6″N 1°31′6″W / 43.485°N 1.51833°W / 43.485; -1.51833Koordenatuak: 43°29′6″N 1°31′6″W / 43.485°N 1.51833°W / 43.485; -1.51833

Angelu kokapena lapurdi.jpg

Eremua 26,93 km2
Garaiera 0-76 m
Distantzia 5 km Baionara
Posta kodea 64600
INSEE kodea 64024
Biztanleria 37.646 bizt
Dentsitatea 1.397,92 bizt/km²
http://www.ville-anglet.fr/

Angelu Lapurdiko udalerria da. 36.800 biztanle zituen 2005ean, Euskal Herriko hamaikagarren hiri handiena izanda. Angeluk, Baiona eta Biarritzeko udalerriekin batera BAB izeneko gune metropolitarra osatzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Ingurune naturala

Udalerriaren %10 pinudiz beteta dago, batez ere Pignada, Lazaret eta Xiberta auzoetan. Eremu oso laua da, mendirik ez duena.

[aldatu] Hondartzak

Angeluk 4,5 kilometroko kostaldea eta 11 hondartza ditu, iparraldetik hegoaldera hauexek dira:

  • Barra hondartza
  • Zaldunen hondartza
  • Hareatzeen hondartza
  • Ozeanoaren hondartza
  • Madraga hondartza
  • Madragatxo hondartza
  • Kortsarioen hondartza
  • Marinela hondartza
  • Urrezko hareen hondartza
  • Klubaren hondartza
  • VVF hondartza

Euskal Herriko kostaldea eta Landetako Côte d'Argent arteko muga Amodio Ganbera izeneko haitzulo angeluarrak sortzen du.

[aldatu] Hidrografia

Aturrik Bizkaiko golkoan duen bokalean Angelu ezkerraldean eta Tarnose eskuinaldean daude[1].

Gainera Aturriko ibaiadarrak diren Maharin eta Esboucdes errekek udalerria zeharkatzen dute. Azkenik, Petaburu errekak, Harrieta errekaren ibaiadarra dena, Angelutik ere pasatzen da.

Udalerriak hiru aintzira ditu: Xiberta, Aturriren bokalean dagoen Bokale eta Biarrizko La Negresse auzotik gertu dagoen Brindos[2].

[aldatu] Etxeak eta Auzoak

  • le Pignada[3]
  • Port du Soufre[3]
  • Refuge Notre-Dame[3]
  • les Sables d'Or[3]
  • San-Beñat[3]
  • San-Joan[3]
  • Stella-Maris[3]
  • l'Union[3]

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Toponimia

Euskarazko toponimoa Angelu eta frantses eta gaskonierazkoa Anglet dira.

Angelu toponimoak[4] itxura hauek izan ditu:

Litekeena da izenak latinezko angulus hitzetik erakarria izatea, euskaraz: izkina itxurazko lekua[7].

[aldatu] Historia

[aldatu] Banaketa administratiboa

Alkateak, 1935etik aurrera
Urteak Alkatea Alderdia
1935-1937 Daubin jauna /
1937-? François Dommain Parti Radical
1971-1993 Victor Mendiburu /
1993-1999 Michel Bonnet /
1999-2000 Alain Lamassoure UDF-UMP
2001-2008 Robert Villenave UDF-MoDem
2008- Jean Espilondo PS


Herriko kontseilua
Izena Kargua Alderdia
Jean Espilondo Auzapeza PS
Guy Mondorge 1. axuanta PS
Annie Jarraud-Vergnolle 2. axuanta PS
Robert Lagareste 3. axuanta PS
Jean-Pierre Voisin 4. axuanta PS
Georges Daubagna 5. axuanta PS
Anne-Marie Borda 6. axuanta PS
Gérard Cazaux 7. axuanta PS
Claudine Getten-Porché 8. axuanta EG
Maritxu Maury 9. axuanta PS
Bernard Marti 10. axuanta PS
Faridha Hadidi 11. axuanta PS

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1.748 1.811 1.984 2.213 2.588 2.944 3.016 3.312 3.223
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
3.350 3.605 3.780 3.886 4.116 4.425 4.839 5.115 5.382
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
5.679 5.694 6.627 6.833 8.233 11.467 11.320 11.601 12.603
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2005 - -
16.150 21.190 25.245 29.821 33.041 35.263 37.500 - -

2005eko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

[aldatu] Ekonomia

Lehen laborantzan, batez ere baratzetan, oinarritutako ekonomia bazuen ere, egun Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarrean bere kokapena dela eta ekonomia modernoa du[8].

Angeluk, Baiona eta Miarritzerekin BABko aireportuaren kudeaketan parte hartzen du. Era berean, Baiona, Bokale eta Tarnoserekin batera Baionako portua ere kudeatzen du.

Lekuko aktibitate ekonomi garrantzitsuenak:

Era berean departamenduko 50 nagusien aurrean nekazaritzako elikagaien industriak ere baditu[9]:

  • Société bayonnaise des viandes (harategia) ;
  • SAS TDA(harategia) ;
  • Mandion SA (ogi eta gozogintza) ;
  • Société d'abattage du Pays basque (harategia) ;
  • SARL Sonath (Okindegia).

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntzak

Gertuko Biarritz eta Baiona bezala, Gaskonia eta Euskal Herria arteko mugan kokatuta daudenak zalantzazkoa da esatea gaskoniera edo euskara udalerriko hizkuntza nagusia zela.

"Atlas Linguistique de Gascogne" liburuak bere alde egin eta eskualde gaskoitzat hartu zuen Angelu. 1863an, berriz, Luis Luziano Bonapartek Angelun kokatu zuen euskararen muga, zenbait auzotan duda barik nagusia zena. Hala ere, XX. mendean frantsesa da hizkuntza ofizial eta nagusia.

Toponimia kontuan hartuta, euskarazko "Angelu" zein gaskonierazko "Anglet" izenek esanahi berbera dute: Aturri 1578. urte eta aurrerago sortzen zuen angelutik erakarria, orduko bokalea Capbreton eta Bokale Zaharra artean zegoelako.

Herriak gaskonierazko goiburua du: "Mar e pignada per m'ayda" euskaraz "itsasoa eta pinudia ni laguntzeko" esan nahi duena. Tokian tokiko toponimia euskaldun eta gaskonierazkoa da: kaleak eta auzoak tartean XIX. mendean Baionari utzitako Saint-Léon auzoa.

Euskara bultzatzeko 2001ean 15 lagunek "Ipar Izar" erakundea sortu zuten; gaskoniera bultzatzeko, aldiz, Ací Gasconha[10] erakundeak lan egiten du[2].

  • Udaletxeak altzairu interesgarriak ditu[11][12].
  • Biarrizko Ingalaterrako hotela famatuaren jabeak ziren Paul Campagne (1870-1941) eta Julienne Moussempès (1879-1956) 1900an bere bigarren etxebizitza eraiki zuten Angelun. "Marnoger" izena jarri zioten Marcel (1901-1918), Nora (1902-1956) eta Roger (1905-1945) bere seme-alaben izenen lehendabiziko letrak erabiliz. Gero "Beatrix Enea" izena izan zuen 1985ean udaletxeak erosi zuenean.
  • Dominikoen antzinako komentua[13], 1928an monumentu historikoa sailkatua.
  • Notre-Dame du Refuge etxaldea, Servantes de Marie kongregazioaren egoitza[14]
Beatrix Enea
Beatrix Eneko lorategia
San Leon eliza

[aldatu] Azpiegiturak

[aldatu] Autobusa

Angelutik STABen 1, 2, 4, 6, 7.1, 7.2, 7.3, 8, 9, 14 eta Allobus Anglet lineak pasatzen dira.

Hona hemen lineak:

  • .1. - Biarritz Udaletxea <> Baiona Udaletxea <> Baiona Nafarroa
  • .2. - Biarrizko geltokia <> Baiona Udaletxea <> Baiona Sainsontan
  • .4. - Angelu Barra Hondartza <> Baiona Udaletxea <> Hiriburu
  • .6. - Gaz auzoa <> Baiona Udaletxea <> Baionako geltokia
  • 7.1 - Angelu hondartzak <> Baiona Udaletxea
  • 7.2 - Angelu hondartzak <> Baiona Udaletxea
  • 7.3 - Angelu Bernain <> Baionako geltokia
  • .8. - Angelu Juvigny <> Baiona Udaletxea <> Tarnose Platanes
  • .9. - Labourd <> Baiona Udaletxea <> Santa Maddalen / Barra hondartza
  • 14 - Redon <> Angelu hondartzak
  • Allobus Anglet BAB 2 <> Biarrizko geltokia

[aldatu] Hezkuntza

Udalerriak[15] ikastetxe bi (Endarra publikoa eta Stélla Maris pribatua), lizeo bi (Cantau teknologikoa eta Sainte-Anne) eta ikastola bat (Angeluko ikastola) ditu. Bestetik, BTP institutua, arte-eskola bat[16] eta kontserbatorioa ere baditu.

Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarrak goi-mailako irakaskuntza emateko eraikina sortzeko plana du, site universitaire scientifique de Montaury izenekoa.

[aldatu] Kirola

[aldatu] Angeluar ospetsuak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Bibliografia

  • Hervé Bernard, "Splendeur de Biarritz - Moussempès, illustre famille en Pays Basque depuis le XIV° siècle", S.A.I Biarritz, 2006.
  • Manex Goienetxe, "Histoire d'Anglet des origines à nos jours", Elkar, 1997

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Angelu (Lapurdi)
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak