Lehuntze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lehuntze

 Lapurdi
Lehuntzeko eliza eta herrigunea.
Lehuntzeko eliza eta herrigunea.

Lehuntzeko armarria

Izen ofiziala Lahonce
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Hiriburu
Alkatea Pettan Gillemotonia (2008-2014)[1]
Herritarra Lehunztar
Koordenatuak 43°29′00″N 1°23′24″W / 43.483333°N 1.39°W / 43.483333; -1.39Koordenatuak: 43°29′00″N 1°23′24″W / 43.483333°N 1.39°W / 43.483333; -1.39

Lehuntze kokapena.jpg

Eremua 9,47 km2
Garaiera 0 - 96 m
Distantzia 10 km Baionara
Posta kodea 64990
INSEE kodea 64304
Biztanleria 2.029 bizt
Dentsitatea 214,26 bizt/km²
http://www.ville-lahonce.fr/

Lehuntze Lapurdiko udalerria da eta Lapurdi Beherean dago kokaturik.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Ingurune naturala

Aturri ibaiak udalerria iparraldetik mugatzen du. Aturrik berak uharte bat sortzen du udalerri honetan, gaur egun Lehuntzeko uhartea deitzen dena; uhartea sortzen duen Aturriren adarrak l'Aiguèta[2] du izen. Kondistegi errekak, Ardanabia ibaiaren ibaiadar batek, udalerriaren hegoaldea zeharkatzen du[3].

Udalerrian altuerak oso apalak dira: Aturriren ibarra itsasoaren mailan dago eta punturik altuena 97 metroko muinotxo bat da, Mugerrerekiko mugatik hurbil. Herri-barnea 70 bat metrotan dago.

[aldatu] Errepideak

Udalerria departamendu mailako errepide hauek zeharkatzen dute:

[aldatu] Garraiobideak

Gaur egun desagertu diren bi garraio-motak azpimarra daitezke:

  • Aturrin ontzi mota desberdin batzuen (batez ere galuparen) bidezkoa. Orain Port de l'Aiguèta izeneko portutxo bat geratzen da, aisialdiarekin eta eskala txikiko arrantzarekin lotuta.
  • Tolosa-Baiona trenbideak eman zion kolpe handia ibaiaren bidezko garraioari. Herriak geltokia izan zuen baina hori ere desagertu zen, autoen erabileraren garapenarekin.
  • Gaur egun, beraz, garraiobide publiko bakarra autobusa da.

[aldatu] Udalerri mugakideak

Aturriren hegoaldeko auzokide lapurtarrak:

  • Urketa ekialde eta hego-ekialdean.
  • Mugerre mendebalde eta hego-mendebaldean.

Aturriz bestaldera, mendebaldetik ekialdera:

[aldatu] Etxetalde eta auzoak

  • Eliza
  • Tarre Behere
  • Tarre Garai

[aldatu] Historia

Udalerri honetan Nabasia izeneko aztarnategia (musteriar eta aurignaciar garaikoa) dago.

Lehuntzeren historiaren leku nagusia 1227an sortutako Prémontrés kongregazio katolikoaren abadetxea da, gaur egun parrokia-eliza dena[4][5].

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
581 620 595 572 626 605 628 623 628
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
556 561 567 518 530 501 547 524 531
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
538 502 520 502 505 516 480 466 484
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2005 - -
581 616 820 1.124 1.496 1.890 1.973 - -

2005eko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

XX. mendean biztanleria emendatuz joan da, Baionaren inguruko udalerri guztietan bezala eta bilakaera horrek aurrera segitzen du.

[aldatu] Alkateak

Alkatea Agintaldia Alderdia
Jean-Baptiste Landart 1995-2001
François Bioy 2001-2008
Pettan Gillemotonia 2008-2014

2008an alkatetza eskuratu zuen Gillemotonia Réussir Lahonce-Lehuntze hobetu izaneko zerrendaren burua izan zen; ordura arteko François Bioy auzapezarenari irabazi zion[6].

[aldatu] Herri-elkargoak

Lehuntze zenbait herri-elkargoren kidea da, haien artean:

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Hezkuntza

Herrian Ama Eskola eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoa dago; 2009-2010 ikasturtean 195 ikasle zituen eta adar elebiduna ere badu[7].

[aldatu] Elkarteak

Lehuntzen elkarte ugari dago[8]; denak Entente lahonçais delakoan biltzen dira. Haietako batzuk:

  • Eskulari (esku pilota) eta Lehunztarrak (pala).
  • "Atxik eta segi"[9] eta ACPG-CATCM zaharren elkarteak.
  • Football Club Lahonce-Urcuit-Briscous futbol taldea. Zelaia Lehuntzen dago.
  • Hik hasi: euskara eskolak eta kantua.
  • Lehuntze kantari.
  • Ttirrittak: dantzak (mutxikoak...).

Igandero antolatzen den merkatua ere azpimarratzekoa da[10].

[aldatu] Lehunztar ezagunak

[aldatu] Kartografia

  • IGNko 1344 OT (Bayonne Anglet Biarritz) 1:25.000 eskalako mapa.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Frantsesez Pierre Guillemotonia. Euskarazko izena hemen irakurgai.
  2. Okzitanierazko toponimoa da, "ur txikia" esan nahi duena. Frantsesez ofizialki l'Aiguette.
  3. Lehuntze Sandreren webgunean.
  4. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
  5. Abadetxea Kultura Ministerioaren webgunean.
  6. Albistea Euskal Herriko Kazetan.
  7. Hezkuntza Herriko Etxearen webgunean.
  8. Elkarteak Herriko Etxearen webgunean.
  9. Frantsestutako grafian Atchik.
  10. Iganderoko merkatua Herriko Etxeko webgunean.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Lehuntze


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak