Bikaner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bikaner

Bikaner
Laxmi Niwas jauregia
बीकानेर Hindiz
Estatua IndiaIndia
Estatua Rajasthan
Koordenatuak

28°01′00″N 73°18′43″E / 28.01667°N 73.31194°E / 28.01667; 73.31194Koordenatuak: 28°01′00″N 73°18′43″E / 28.01667°N 73.31194°E / 28.01667; 73.31194

Bikaner non dagoen adierazten duen India-ko/-go/-eko mapa
Bikaner
Eremua 270 km²
Garaiera 242 m
Biztanleria 723.982 bizt. (2008)
Dentsitatea 2.681,41 bizt./km²
Sorrera 1486

Bikaner (hindiz बीकानेर) Indiaren mendebaldeko Rajasthan estatuko hiria da. Japiur hiriburutik 330 kilometrora dago eta 723.982 biztanle ditu (2008). Thar basamortuaren erdian dagoenez basamortuko klima du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marwarreko erregearen seigarren semea zen Rao Bikak iparraldeko lurrak konkistatzeari ekin zion eta 1485an gotorleku bat eraiki zuen, Bikaren asentamendua izena emanez (Bikaner), eta urtebetera hiria sortu zen. Basamortuaren erdian zegoenez Erdialdeko Asiaren eta Gujaraten arteko oasia kontsideratu zen eta honek aberastasun handia ekarri zion hiriari, baita berehala mogolen menpe geratu izana ere. XVIII. mendean mogolen boterearen gainbeheraren ondorioz istilu handiak izan zituen Marwar erresumarekin.

1815ean Surat Singh maharaja tiranoaren aurka altxatu ziren thakurak eta honek britainiarrei laguntza eskatu zien aurre egiteko. 1818ko itunak Bikaner printzerria Britainiar Raj bihurtu zuen. Bikaner printzerria Indiako seigarren lurralde handiena zen baina 1949an Rajasthanen barnean sartzerakoan bere lurrak hiru barrutitan banatu ziren.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Bikaner)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 30.5 35.5 41.4 45.8 47.3 47.5 44.2 42.9 42.3 40.4 36.8 31.3 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.0 25.5 31.8 38.2 41.7 41.6 37.8 36.6 36.7 36.2 30.7 25.3 33.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 14.3 17.1 23.4 30.2 34.3 35.2 32.8 31.7 30.7 27.7 21.5 16.1 26.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −0.9 −2.7 3.7 12.0 15.8 19.8 20.3 20.4 16.3 10.2 3.3 -0.9 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.6 8.8 15.0 22.1 26.8 28.8 27.7 26.8 24.7 19.1 12.1 6.9 18.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 7 10 7 31 46 106 71 34 4 3 1 325
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 0.8 1.0 1.5 0.9 2.6 3.2 6.6 5.6 3.0 0.6 0.3 0.5 26.6
Hezetasuna (%) 49 43 34 25 27 39 58 61 52 36 40 48 42.7
Iturria: NOAA (1971-1984) [1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Junagarh Fort: 1589 eta 1594 artean izan zen eraikia eta Chintamani izena jarri zitzaion. XX mendean agintariak Lalgarh Palace mugitzerakoan izena aldatu zioten, Junagarh Fort (gotorleku zaharra) ipiniz. Hasieran hiritik kilometro eta erdira bazegoen ere gaur egungo Bikanerrek erabat inguratzen du gotorlekua. Etsaiek sarritan erasotu arren inoiz ez zuten lortu gotorlekua berenganatzea. Gotorlekuaren barnean jauregiak eta tenpluak daude. Guztia hareharri gorriz eta marmolez egina dago.
  • Lalgarh Palace: Ganga Singh maharajari iruditzen zitzaion Junagarh Fort ez zela monarka moderno batentzako egoitza egokia eta aitaren izena eramango zuen jauregia eraiki zuen gotorlekutik 7 kilometrora. Sir Samuel Swinton Jacob arkitektoak diseinatu zuen eta bere jauregia izango zen Laxmi Niwas jauregia 1902rako eraiki bazen ere multzo guztia 1926an bukatu zuten. Hau ere hareharri gorriz egina dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bikaner Aldatu lotura Wikidatan