Thar basamortua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thar basamortua
थार मरुधर
Thar desert Rajasthan India.jpg
Thar basamortua non dagoen adierazten duen India-ko/-go/-eko mapa
Thar basamortua
Eskualdea  India
 Pakistan
Koordenatuak 26°59′N 71°0′E / 26.983°N 71.000°E / 26.983; 71.000Koordenatuak: 26°59′N 71°0′E / 26.983°N 71.000°E / 26.983; 71.000
Azalera 200.000 km²[1]
Luzera 805 km
Zabalera 405 km
Punturik garaiena  (457 m)
Punturik beherena  (61 m)
Tenperatura gorena 52,8 ºC
Prezipitazioa 127-254 mm/ur

Thar basamortua[2] (rajasthaneraz: थार मरुधर; hindiz: थार मरुस्थल; urduz: صحراےَ تھر‎; sindhiz: ٿر ريگستان) Indiako ipar-mendebaldearen eta Pakistango ekialdearen artean hedatzen den basamortua da. Iparraldean Sutlej ibaiak, ekialdean Indus ibaiak, hegoaldean Kutch-eko Rann laku gaziak (Kutch-eko Rann Handia eta Kutch-eko Rann Txikia) eta ekialdean Aravalli mendiek mugatzen dute desertua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thar desertuak Indian 805 kilometroko luzera eta 485 kilometrotako zabalera du, Pakistango zatiak aldiz Cholistan izena hartzen du eta 16000km²-ko azalera du.. Areazko dunak ditu eta landaretza oso urria eta sakabanatua da. Punturik altuena Aravalli mendien mugan du, 457 metroko altuera, eta punturik baxuena aldiz Kutcheko Rann aintziran, 61 metro. Prezipitazio urria eta guztia montzoi garaiko ekaitzetan iristen dena, urteko 250mm gehienez.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza (garia, garagarra, kotoia, azukre kanabera), abere hazkuntza (behi eta gamelu aziendak) eta lurpeko aberastasunen ustiakuntza (gatz, marmol eta zilar hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   La Gupta, Mohan (2008), Rajasthan Jyankosh, Jodhpur: Jojo Granthagar, 69. orrialdea, ISBN 81-86103-05-8 .
  2.   Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11 .
  3. Lur entziklopedietatik hartua.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Thar basamortua