Billie Jean King

Wikipedia, Entziklopedia askea
Billie Jean King

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBillie Jean Moffitt
JaiotzaLong Beach1943ko azaroaren 22a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Larry King  (1965 -  1987)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaCalifornia State University, Los Angeles (en) Itzuli
Long Beach Polytechnic High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktenislaria, tenis entrenatzailea eta kirol esataria
Tenis
Jokaeraeskuina eta esku bakarrez errebeska jotze
Bakarka i/g695–155
Binaka i/g87–37
Rankinga2 tennis singles (en) Itzuli (1977ko abenduaren 11)
 
Lateralitateaeskuina
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak

billiejeanking.com
IMDB: nm0973361 Facebook: BillieJeanKing Twitter: BillieJeanKing Instagram: billiejeanking TED: billie_jean_king Musicbrainz: 158c2484-f41a-4c5a-852f-1419f3c1a725 Songkick: 947810 Edit the value on Wikidata

Billie Jean Moffitt King ( Long Beach, Kalifornia, 1943ko azaroaren 22a ) Estatu Batuetako tenislari ohia da. Tenislari inportantea eta historiako atleta onenetarikoa da. 39 Grand Slam tituluren irabazlea da[1], horietarik 12 banakakoak: Australiako Open bat, Roland Garros bat, 6 Wimbledon eta 4 US Open). Banakako 129 titulu irabazi zituen bere ibilbide profesionalean[2].

King eta Riggs 1973an.

Emakumezko kirolarien eskubide parekidetasunaren aldeko aldarrikatzaile ezaguna da. 1973. urtean, Bobby Riggs gizonezko tenislari erretiratuak aurre egin zion, esanez gizonezkoak gehiago zirela tenisean beti emakumezkoak baino, eta horregatik diru gehiago merezi zutela. Gainera, erronka egin zion Billy Jean Kingi, partidu batean irabazi egingo ziola, nahiz eta Riggsek 55 urte izan orduan, eta Kingek 30. Partidua jokatu egin zen, Battle of the Sexes (sexuen gudua) izenarekin publizitatu zen, eta telebistaz 90 milioi lagunek ikusi zuten. Kingek irabazi zion 3 setetan gizonezkoari[3].

Bizitza pertsonalean, Lawrence King delako batekin ezkondu zen 1965ean, baina handik urte gutxi batzuetara Billiek igarri zuen emakumeenganako erakarmena sentitzen zuela. Emakumezko idazkari batekin hasi zuen harremana 1971ean, baina sekretua izan zen 1981 arte, non emakume hark salaketa jarri zion. Orduan publiko egin zen Billie Jean King-en lesbianismoa. Publikoki lesbiana zela onartu zuen lehen mailako kirolarietan lehenetarikoa izan zen, baina bere borondatearen kontra atera zutelarik armairutik, berarentzat oso gogorra izan zela aitortu izan du[4].


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ESPN.com: Billie Jean won for all women» www.espn.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  2. «Billie Jean King: un referente del lesbianismo en el mundo del tenis» Ameco Press 2009-09-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  3. (Ingelesez) «Battle of the Sexes Tennis Match | Billie Jean King» Billie Jean King Enterprises (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  4. (Ingelesez) «Billie Jean King» LGBT Info (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).