Biuret-en erreakzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
A test tube containing a clear violet solution
More kolorea Biuret froga positibo batean

Biuret-en erreakzioa laborategian erabiltzen den froga biokimikoa da, proteinen lotura peptidikoa antzematen duena. Aztertu nahi den lagin batean, erreakzio honek proteinak, peptidoak eta oro har lotura peptidikoak dituen substantzia oro antzeman egiten ditu.

Proteinen detekzioa ez ezik, froga honek lagin batean dagoen proteinen kontzentrazioa ere (espektrofotometriaren bidez, 540 nm-tan irakurriz) neurtu egiten du.

Oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urea (CO(NH2)2) berotzerakoan bi substantzia agertzen dira: amoniakoa eta biuret izenekoa:

2CO(NH2)2 → NH3 + NH2-CO-NH-CO-NH2

Biuret horrek antza handia du proteinekin, -CO-NH- taldeak dituelako. Inguru alkalino batean, Cu2+ ioiarekin erreakzionatzerakoan, biuretak more kolorea hartzen du.

Era berean, -CO-NH taldeak dituen proteina bezalako substantzia orok ere more kolorea hartzen du Cu2+ ioiarekin erreakzio egiterakoan inguru basiko batean.

Zenbat eta CONH talde gehiago eduki aztertutako laginak, orduan eta biziagoa izango da more kolorea kobre sulfatoa gehitzerakoan.


Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • saiodi batean arrautzaren zuringoaren (albumina duena) 3 ml. jarri
  • %1ean diluitutako kobre sulfatoaren 5 tanta bota
  • likidoak more kolorea hartzen du, proteinak (albumina) daudelako


Biuret-en prozedura arrautzaren zuringoarekin.