Peptido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tetrapeptido baten egitura kimikoa


Peptidoak aminoazidoak elkartzerakoan sortzen diren molekulak dira, proteinak baino txikiagoak direnak. Orokorrean, peptidoek duten gehienezko aminoazidoen kopurua 100ekoa da; hortik gora proteina izeneko molekulaz hitz egin behar da.

Aminoazidoak lotura peptidikoaren bidez elkartzen dira peptidoak sortzeko. Lehen aminoazidoko karboxilo (-COOH) taldea eta bigarren aminoazidoko amino taldearen (-NH2) artean ematen den lotura zurrunari lotura peptidikoa deritzo.

Bi aminoazido elkartzen direnean dipeptido bat eratzen da; hiru direnean tripeptido bat, etab. Aminoazidoen kopurua 10 baino txikiagoa bada oligopeptido bat, eta hortik gora polipeptido bat deitzen zaie.

Polipeptido baten adibidea intsulina dugu, 51 aminoazidoz osatutako molekula. Polipeptido hau funtsezko hormona dugu, glukosaren odol-maila kontrolatzen baitu.

Peptidoen gehienezko piso molekularra 10.000-12.000 daltonekoa da. Proteinek, aldiz, pisu molekular handiagoa dute eta polipeptidoak elkartzerakoan sortzen dira (polipeptidoez gain talde prostetikoak ere askotan izanik).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peptido Aldatu lotura Wikidatan