Ioi

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nitrato-ioiaren (NO3-) potentzial elektrikoaren mapa. Gorriz markatutako areek horiz markatutakoek baino energia gutxiago daukate
Nitrato-ioiaren (NO3-) potentzial elektrikoaren mapa. Gorriz markatutako areek horiz markatutakoek baino energia gutxiago daukate

Ioi bat elektroiak galdu edo irabazi dituen eta, beraz, positiboki edo negatiboki kargatu den atomo edo molekula bat da. Ioiaren elektroi-kopurua bere protoi-kopurua baino handiagoa denean, negatiboki kargatuta dagoela esaten da. Ioi-mota honi anioi deritzo eta anodoek erakartzen dute. Positiboki kargatutako ioi bati (elektroiak protoiak baino gutxiago dituen bati), berriz, katioi deritzo eta katodoek erakartzen dute.

Atomo bakarraz osatutako ioiari ioi monoatomiko deritzo, eta atomo bi edo gehiago badauzka, ioi poliatomiko. Oxigenoa osagaitzat daukatzen ioi poliatomikoei, esaterako karbonato edo sulfatoei, oxianioi deritze.

Ioien izenak elektrikoki neutroak diren atomoenak bezala idazten dira. Salbuespen bakarra dago: karga elektriko netoa adierazteko, plus edo minus ikur bat eta galdu edo irabazi duten elektroi-kopurua idazten zaie superindize gisa, esaterako, H+ edo SO42-.

Tresna pertsonalak