Bob Geldof
Wikipedia(e)tik
Bob Geldof (Dun Laoghaire, Irlanda, 1951) rock musikaria da. Boomtown Rats rock taldeko kidea 1975-1986 bitartean. 1985ean, zenbait kontzertu antolatu zituen Afrikako herrialde batzuetako gosetea arintzeko dirua biltzearren. Herrialde txiroen alde egindako lanagatik Sir titulua eman zioten, eta Bakearen Nobel sarirako izendatu zuten hurrengo urtean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.