Bonaventura Bagnoregiokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:41, 14 urtarrila 2016
Bonaventura Bagnoregiokoa
Bonaventura Bagnoregiokoa
San Bonaventura. Zurbaranen margoa.
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Giovanni di Fidanza
Jaio 1221 aldean
Bagnoregio, Viterboko probintzia (Aita Santuen Lurraldea)
Hil 1274ko uztailaren 15a
Lyon (Frantzia)

Bonaventura Bagnoregiokoa edo San Bonaventura, jaiotze izena Giovanni di Fidanza (Bagnoregio, Aita Santuen Lurraldea, 1221 aldean - Lyon, 1274ko uztailaren 15a) italiar teologoa izan zen.

Bizitza

1243an egin zen frantziskotarra. Parisen egin zituen ikasketak, eta filosofia eta teologia irakaslea izan zen bertan. Frantziskotarren nagusi aukeratu zuten 1256an, eskaleen alde jardun zuen, eta bere ordenan gatazkan ari ziren aurkako joerak elkarganatzen saiatu zen. Gregorio X.ak Albanoko apezpiku izendatu zuen lehenbizi eta kardinal gero (1273). 1274an, aitasantutzaren ordezkari gisa joan zen Lyongo kontziliora, eta bertan hil zen.

Doctor seraphicus deitua, Erdi Aroko teologorik garrantzitsuenetakoa izan zen. Filosofo eta mistikoa, San Agustinen pentsamenduaren ildotik jardun zuen. Idatzi zituen obra nagusiak Breviloquium, Itinerarium mentis in Deum, Legenda sancti Francisci eta Soliloquium de quatuor mentalibus exertitiis dira.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonaventura Bagnoregiokoa Aldatu lotura Wikidatan