Lyon
|
Lyon |
|||
|---|---|---|---|
| Rhône-Alpeak | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Lyon | ||
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Rhône-Alpeak Rhône (69) Lyon (burua) |
||
| Alkatea | Gérard Collomb (PS) (2001-2008) |
||
| Herritarra | Lyondar | ||
| Koordenatuak | 45°45′35″N 4°50′32″E / 45.75972°N 4.84222°EKoordenatuak: 45°45′35″N 4°50′32″E / 45.75972°N 4.84222°E | ||
| Eremua | 47,87 km2 | ||
| Posta kodea | 69001-69009 |
||
| Biztanleria | 465.300 bizt | ||
| Dentsitatea | 9.720,08 bizt/km² | ||
| Sorrera | Lugdunum erromatar hiria | ||
| Aglomerazioa | Lyon Handia (1.167.086 bizt) | ||
| INSEE kodea | 69381-69389 | ||
| http://www.lyon.fr | |||
Lyon Rhône-Alpeak eskualdeko eta Rodano (69) departamenduko hiriburua da, Rodano (Rhône) eta Saona ibaien lotunean kokatua. Biztanle kopuruari dagokionez estatuko hirugarren hiria da, Paris eta Marsellaren atzetik, baina hiri ingurune guztia kontutan hartuta bigarrena, 2 118 132 biztanleriarekin.
Erromatar garaian Galiako hiriburua izan zen, Erdi Aroan hiri komertzial bilakatuko zena eta XIX. mendean lehenengo mailako finantza tokia. Zeta produkzio monopolioarekin lehenengo eta ondoren ehungintza eta industria kimikoarekin bizkortu zen ekonomia. Gaur egun industria kimikoan, farmazeutikoan eta bioteknologikoan espezializatutako hiria dugu.
Horretaz gain frantziako bigarren hiri unibertsitarioa da, 120.000 ikasle inguru izaten ditu urtero, hiru unibertsitate eta hamaika ingenieritza eta eskolatan banatuak. Ondare historikoa eta arkitektonikoa ere ezin dugu ahaztu, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua du hiriaren parte zabal bat.
Erakunde internazional batzuk ere bertan dute egoitza, Interpol, Euronews eta Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak besteak beste.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Kristo aurretik 43. urtean sortua izan zen Lyon Fourviere mendixkan, kolonia erromatar bezala, Julio Cesarren ordezkari militarra zen [Lucio Munacio Planco]] ren eskutik. Bertan zeltiarren gotorleku bat zegoen, Lug[o]dunon izeneko Lugus jainko zeltiarra, “argia” y dúnon “kastroa”).
[aldatu] Elkarteak
Olympique Lyonnais hiriko futbol talde nagusia eta Frantzia osoko garrantzitsuenetarikoa da.
[aldatu] Jaialdiak
- "Fête des Lumières" (Argien festa) [1]: Hiri guztiko eraikuntza eta monumentuak musikaz eta argiz jansten dira. Lau egunetan luzatzen da eta egun handia abenduak 8 izaten da. XIX. mendean sortutako jailadi hau Lyondarrentzat oso berezia da. Gaur egun 4 milio bizitari inguru jasotzen dituen nazioarteko gertakaria da.
- "Les Nuits de Fourvière (Fourvière mendixkako gauak) [2]: Musika, antzerki eta zine jaialdia, mendixka horretan kokatzen den erromatar antzokian ospatzen dena (121.221 ikusle 2010ean).[1]
- "Les Nuits sonores" [3]: Musika elektronikoaz gozatzeko jaialdi paregabea, maiatzeko asteburu batean ospatzen da hiriko parte ezberdinetan. 2011ko edizioan 80.000 ikusle izan zituen.[2]
Hauetaz gain, Lyonen bi bienal ere ospatzen dira [4], batak egungo artea ustartzen dut, besteak dantza; ekainean sala jaialdi bat, Y Salsa Festival [5]; martxoan literatura jaialdi bat, Quais du polar [6] eta 2009tik hona zinema jaialdi bat ere martxan dago, Grand Lyon [7].
[aldatu] Lyondar ezagunak
- André-Marie Ampère (1775-[1836]), fisikari eta matemikaria.
- Allan Kardec (1804-1869), Espiritismoaren sortzailea.
- Antoine de Saint-Exupéry (1900-1944), idazlea.
- Abbé Pierre (1912-2007), Emmaus mugimenduaren sortzailea eta apaiza.
- Maurice Jarre (1924-2009), musikagilea eta soinu banden konposatzailea. Jean Michel Jarre musikagilearen aita.
- Jean Michel Jarre (1948-), musikagile elektronikoa. Maurice Jarr musikagilearen semea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez)Lyongo udal webgunea
Aipuaren errorea: <ref> etiketak badaude, baina ez da <references/> etiketarik aurkitu; $2