Bostongo Tearen Matxinada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1846ko litografia hau Bostongo Tearen Matxinadako irudikapen klasikoetako bat bilakatu da.

Bostongo Tearen Matxinada edo Tearen Matxinada (ingelesez Boston Tea Party) 1773ko abenduaren 16an Massachusetts estatuko Boston hiriko portuan jazo zen matxinada bat da, bertan te kargamendu oso bat itsasora bota zelarik. Amerikar kolonoek Britainia Handiaren aurka burututako protesta ekintza bat izan zen eta Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerraren aurrekaritzat jo ohi da.

Jatorria 1773an Britainia Handiak onartutako Tearen Agirian du, honen bidez metropolioa hainbat produktuz hornitzeko inportazioa zergapetu, horien barnean tea, honek Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiari onura ematen zion, halere amerikar kolonoek Herbehereari tea erosiz boikota burutu ohi zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bostongo Tearen Matxinada Aldatu lotura Wikidatan