Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra
Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra (ingelesez American Revolutionary War edo American War of Independence), ordura arte Ipar Ameriketako Britainiarrak ziren Hamahiru Kolonia eta Britainia Handiko Erresumaren arteko gatazka bat izan zen. 1775 eta 1783 urteen artean izan zen, Yorktowneko Gudaren osteko behin betiko britainiar porrota eta Parisko Itunaren sinadurarekin amaitu zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Iraultzaren aurrekariak
Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean, Britainia Handiko koroaren jabetzako hamairu kolonia zeuden. Jabetza horietan, lehenengo errepublika sortu zen eta bertako gobernua konstituzio baten gidez araututa gelditu zen. Horretarako, biztanleak britainiarren agintetik irten ziren, eta gainera, berdintasuna eta askatasuna sustatzen zituzten ideia iraultzaile nagusiak antolaketa politiko eta sozial berrian sartu ziren.
Kolonietako gizartea etorkin jario etengabeen eraginezkoa zen; gizarte horretan, ez zeuden Europako sistema feudal zorrotzaren ezaugarriak; jaraunspenezko nobleziarik ere ez zegoen. Hegoaldeko kolonietan (Virginia, Carolina, Georgia)sistema esklabista antolatu zen (500.000 esklabo beltz); sistema horretan, esklaboak tabakoa, azukre eta kotoiaren laborantzan egiten zuten lan.
Bertako gizartea honako hauek osatzen zuten: lurjabe txikiek eta handiek; hirietako langile askeek, mendebaldean lur berriak okupatzeko eta baliabideak ustiatzeko aukera zuten langileak; merkataritza-trafiko aktiboa kontrolatzen zuten merkatariek eta azkenik, esklaboak ugariagoak ziren hegoaldeko kolonietan. Hamairu kolonietako hiri eta porturik garrantzitsuena Philadelphia zen, eta 1760an, gehienez jota, 25.000 biztanle zituen.
[aldatu] Independentzia Gerra
Amerikako kolonia britainarren altxamendua, independetzia-gerra baino gehiago, benetako iraultza izan zen. Britainia Handiaren aurkako askatasun-gogoa kolonien barruan gelditu zen agerian.
Kolonoek bidegabeko tratua jasatzen ari zirela uste zuten, metropolira aberastasuna eta zergak bidali arren, guztiz baztertuta zeudelako, eurengan eragina zuten erabaki guztietan. Egoera horren ondorioz, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, Britainia Handiarekiko menpekotasun gogorraren aurkako iritzia zabaldu zen.
Ingalaterrak Frantziari Zazpi Urteko Gerra (1748-1756) irabazi ondoren (metropoliak kolonoen laguntza handia jasota, bai laguntza militarra eta baita baliabide ekonomikoak ere), kolonoek eskainitako laguntza garrantzitsua ez zen behar bezala saritu. Aldiz, zerga-presioa gogortu egin zen, gerraren gastuak finantzatzeko. Horrela, azukrearen eta beste produktu batzuen gaineko zera berriak sortu ziren. 1773ko abenduaren 16an, Bostoneko portuan istilu larria egon zen, Tearen Matxinada. Altxamendu horren zergatia Londresko gobernuak tearen merkataritzari ezarritako zerga berria izan zen. Kolono gazte batzuek, indiarrez mozorroturik, Ekialdeko Indien Konpainiako hiru itsasontzitako kargamentua itsasora bota zuten, konpainia horrek tea Ipar Amerikara esportatzeko monopolioa lortu baitzuen. Tropa ingelesek gogor zapaldu zuten altxamendua eta gobernuak Bostongo portua ixteko agindua eman zuen; baina, horren eraginez, haserrea biztanleria osora zabaldu zen.
Gobernu britainarraren errepresio-neurrien ondorioz, Independentziaren gerra hasi zen. Kolonoek milizianoen armada eratu zuten et agintean George Washington (1732-1799)jarri zuten. Washingtonen lehenengo arazoa tropak ekipatzeko armarik eta muniziorik ez edukitzea izan zen. Gerraontzirik ere ez zeukanez, ingelesek erabateko nagusitasuna zuten itsaosan. Beraz, atzerriko potentzien laguntza lortu behar izan zuten. Frantziak, Britainia Handiaren aurkari nagusia zenez, George Washingtonek armadarako behar zituen armamentua eta munizioak bidali zituen. Lehenengo batailetan, armada britainiar indartsuak nagusitu ziren; hala eta guztiz ere, Sartogako batailan matxinoek kolpe gogorra eman zioten armada ingeleseko gorputzetariko bati, eta horren ostean, gerraren garapena aldatzen hasi zen.
1779an, gerra nazioarte odara hedatu zen: Frantziak eta Espainiak gerran sartzea erabaki zuten. Frantziak mendekurako gogoa zeukan, Zazpi Urteko Gerra (1748-1756) galdu ondoren, eta Espainiak galdutako jabetzak berreskuratu nahi zituen, Gibraltar esaterako. Horren guztiaren ondorioz, bi herri horiek Ingalaterraren aurka mobilizatu zituzten tropak. 1781ako urriaren 19an, Britainiarren armada errenditu egin zen Yorktownko batailan eta 1783an, Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen, Versallesko Itunean.
[aldatu] Lehenengo Konstituzio Modernoa
Ipar Amerikako 1787ko konstituzioa liberalismo politikoaren printzipioak jasotzen zituen lehenengo kostituzioa izan zen. Independentzia konkistatu ondoren, antzinako kolonia guztiek ados jarri beharra izan zuten, eta hori oso konplexua izan zen. Hegoaldeko kolonietan, etxe handietan bizi ziren lurjabeek aguintzen zuten; adibidez, esklabotzaren abolizioaren aurka zeuden. Aldiz, iparraldeko koloniak burgesak eta nekazaritzako jabe txikiek kontrolatzen zituzten. Buruzagi politikoek neurri erradikalagoak proposatzen zituzten, banakako eskubideen aldetik, estatu kideen arteko batasun politiko handiagoa sustatzen zuten.
1787an, antzinako kolonietako berrogeita hamabost ordezkari Philadelphian bildu ziren, konstituzio berri bat idazteko. Joeren arteko paktua lortu zen: gobernu federal bakarra eratuko zen, errepublikako presidentearekin eta legegintzako bi ganberarekin (Ordezkarien Etxea eta Senatua; baina, aldi berean, estatu bakoitzak barne-politikan eskumen handiak izango zituen gobernu autonomoa eduki ezean.
1787ko konstituzioa, bestalde, ilustratuek defendaturiko berdintasunaren eta askatasunaren printzipioetan oinarritzen zen. Erregimen errepublikanoa eta demokratikoa ezarri zen etaemendakin batzuk kenduta, 1789an behin-betiko onetsitako konstituzioa indarrean dago gaur egun ere.
Ipar Amerikako independentziak eta demokraziak eragin handiaz izan zuten, Europako iritzian eta politikan. Errepublika berriak eta Konstituzioari erantsitako giza eskubideen adierazpenak saihestu egiten zuten beltzen esklabotzaren gaia; gai hori Ondorengotza Gerran ebatzi zen (1861-1865); arazo horren ondorioz, gaur egun ere arrazen diskriminazioa erakusten duten egoerak ageri dira.