Branka (politika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Plataforma politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Branka (argipena)».

Branka Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Hondarribian sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, eta Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi ez zuen plataformetako bat izan zen. Guztira 1.359 pertsonek bozkatu zuten (botoen %15,62) eta hiru zinegotzi lortu zituen, Miren Legorburu, Haritz Zubelzu eta Julen Goikoetxea. Dena den, alkatetza EAJ-EA koalizioak lortu zuen hamaika zinegotzi lortu eta gero.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]