Brigitte Baptiste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brigitte Baptiste

Bizitza
JaiotzaBogota1963ko urriaren 23a (60 urte)
Herrialdea Kolonbia
BizilekuaBogota
Hezkuntza
HeziketaPontifize Unibertsitate Xabiertarra gradu : biologia
Floridako Unibertsitatea master : ekologia
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa doktoretza : ekologia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa
Jasotako sariak

Brigitte Baptiste (Bogota, Kolonbia, 1963ko urriaren 23a) kolonbiar biologoa da, ingurumen eta bioaniztasun gaietan aditua.[1] 2011 eta 2019 bitartean Bioaniztasunaren eta Ekosistema Zerbitzuen Gobernuarteko Plataformako zuzendari izandakoa[2], 2019ko irailaren 1etik EAN Unibertsitateko errektorea da.[3][4] La República egunkariko zutabegilea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologiako ikasketak Kolonbiako Pontifize Unibertsitate Xabiertarrean egin zituen. 1992 eta 1994 bitartean Kontserbazio eta Garapen Tropikaleko masterra egin zuen Gainesvillen, Floridako Unibertsitatean. Graduondoko lana Boyacako eta Kolonbiako Andeetako landa-komunitateen basoen kudeaketan oinarritu zen.

2001 eta 2002 bitartean Ingurumen Zientzietako graduondoko ikasketak egin zituen Bartzelona Unibertsitate Autonomoan, Ingurumen Zientzietako doktore titulua eskuratuz.

Bi garaitan Pontifize Unibertsitate Xabiertarreko irakaslea izan da. Lehena, 1989 eta 1995 bitartean; bigarrena, 2003 eta 2009 bitartean.

2011 eta 2019 bitartean Bioaniztasunaren eta Ekosistema Zerbitzuen Gobernuarteko Plataformako zuzendaria izan zen, kargua utzi zuen arte. [2] 2019ko irailaren 1az geroztik EAN Unibertsitateko errektorea da.[4][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Satrustegi, Iñigo. (2019-10-24). «Atzekoz aurrera. Brigitte Baptiste eta Unai Pascual: "Euskarak beste egiten gaitu naturak"» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  2. a b (Gaztelaniaz) «“Esta aventura fascinante termina hoy”: Brigitte Baptiste renuncia al Instituto Humboldt» Semana 2019-07-22 (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  3. a b «Brigitte Baptiste, Kolonbiako Unibertsitateko lehen errektore transa» Naiz Irratia 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Brigitte Baptiste será la nueva rectora de la EAN» Semana (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).