Bularretako

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aurreko bista
Atzeko bista

Bularretakoa emakumeen azpiko arropa bat da, bularrak osorik edo haien zati bat estaltzeko erabiltzen dena. Bularrak estaltzen dituzten bi kopez eta sorbaldari eusteko zerrendaz osaturik daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro minoikoan, antzeko arropa bat existitzen. Kretan aurkitutako pintura batzuetan, atletak diruditen emakume batzuek bularretakoa daramate. Hala ere, adituek diote, soilik kirola egiteko eta erritual erlijiosoetan erabiltzen omen zirela.

XVI. mendean, kortsea edo gerruntzea erabiltzen hasi zen, baina gorputza estutu egiten zuenez lan egiteko deserosoa zen. Horrexegatik, bere erabilpena bakarrik nobleziara mugatu zen.

XIX. mendeko puritanismoak, kortsea burgesiara ere zabaldarazi zuen. 1859an, Henry S. Lesherrek bularretako mota bat patentatu zuen New Yorken. 4 urte geroxeago, Luman L. Chapmanek patentatutako bularretakoa, askoz hobetu zuen aurrekoa eta "proto-bularretakoa" izendatu zuten. 1889an, Frantzian, Herminie Cadollek lehen bularretakoa patentatu zuen, kortsea bitan banatuz eta goiko zatiari sorbaldari eusteko bi oihal zati ipiniz. Hala ere, ez zen merkaturatua izan.

XX. mendean, 1907. urtean hain zuen, Vogue aldizkariko artikulu batek bularretakoa merkaturatzeari zabaldu zizkion ateak. Horrexegatik, 1907. urtea hartzen da bularretakoaren jaiotza urtea bezala.

1930eko hamarkadan, Warners etxeak oihal elastikoak erabiltzen hasi zen. 1940ko eta 1950eko hamarkaden artean, Hollywooden eginiko filmek bularretakoa modan jarri zuten.

Ikusi gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bularretako