Bulgariako Banku Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bulgariako Banku Nazionala
Datuak
Izen ofiziala
Българска народна банка
MotaBanku zentrala
HerrialdeaBulgaria
Jarduera
Honen parteEstatistika Sistema Nazionala
Agintea
LehendakariaDimitar Radev
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1879ko urtarrilaren 25a
webgune ofiziala

Bulgariako Banku Nazionala (bulgarieraz: Българска народна банка, transkripzioa: Balgarska narodna banka[1] eta ahoskera: [ˈbɤɫɡɐrskɐ nɐˈrɔdnɐ ˈbaŋkɐ]) Bulgariako Errepublikako banku zentrala da. 1879ko urtarrilaren 25ean sortu zen. Egoitza nagusia Sofia hiriburuan du.

Bulgariako Banku Nazionalak honako erantzukizunak ditu: herrialdeko diru-paper eta txanpon guztiak jaulkitzea, banku-sektorea ikuskatzea eta arautzea, eta gobernuaren diru-erreserbak gordetzea. Gainera, Bulgariako Txanpon Etxearen jabe bakarra ere bada.

2007ko urriaren 1az geroztik Europako Banku Zentralen Sistemako kide da. Ondorioz, bankuaren gobernadoreari Europako Banku Zentralaren Batzar Orokorreko kide izatea dagokio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]