Butwal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Butwal

Butwal
Butwal
Nepaleraz बुटवल
Estatua NepalNepal
Zona Lumbini Gunea
Koordenatuak 27°42′N 83°27′E / 27.7°N 83.45°E / 27.7; 83.45Koordenatuak: 27°42′N 83°27′E / 27.7°N 83.45°E / 27.7; 83.45
Butwal Nepal-n dago
Butwal
Biztanleria 75,384 bizt. (2001)


Butwal (nepaleraz बुटवल) Nepalgo Lumbini Guneko hiriburua da. 75.384 biztanle ditu.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Siwalik mendien oinean eta Terai lautadaren iparraldeko mugan kokaturik dago, Katmandutik 220 kilometrotara.

Historia [aldatu]

Historian zehar Butwal indiar eta nepaldarrak elkartu dituen merkatal hiria izan da. 1814 eta 1816 artean Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak Nepalgo gurkhekin izandako gerran toki garrantzitsua izan zen, britainiarrek Terai eskualdea hartu baitzuten eta nepaldarrentzat hil hala bizikoa gertatu zen hiria defendatzea, Katmandurako atea baitzen.

1968an Siddhartha errepideak Pokhararekin lotu zuen eta 1990an Mahendra errepideak Terai guztiarekin lotzean Butwal azkar hasi zen garatzen eta handitzen.

1932an Sivapithecus hominidoaren aztarnak aurkitu zituzten Tanau ibaian. 10 milioi urte omen dituzte.

Erlijioa [aldatu]

Hindua da nagusiki, baina musulmanak ere badaude.

Hezkuntza [aldatu]

Katmanduren ondoren Butwal da herrialdeko hezkuntza zentru nagusia. Hiriburuko Tribhuvan Universityri elkarturiko eta bestetik Pokhara Universityri elkarturiko fakultateak ditu.