COVID iraunkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
COVID-19 pandemia

• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19
• Pandemiari buruzko informazioa: COVID-19 pandemia • Euskal Herrian: COVID-19 pandemia Euskal HerrianZerrenda:COVID-19 gaixotasunaren ondorioz hildakoak
Adi! Wikipediak ez du aholku medikurik ematen. Arazoren bat izanez gero, deitu zure osasun zentrora

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
COVID iraunkor
Deskribapena
MotaCOVID-19a
Arrazoia(k)COVID-19
Identifikatzaileak
GNS-10U09.9
MeSHD000094024

COVID iraunkorra edo iraupen luzeko COVIDa COVID-19ren ondoren izaten den sekuela luze jasatearen egoera da. COVID iraunkorrak ia organo-sistema guztiei eragin diezaieke, hala nola arnas sistema, nerbio-sistema eta gaixotasun neurokokognitiboak, osasun mentaleko ondoeza, gaixotasun metabolikoak, gaixotasun kardiobaskularrak, gaixotasun gastrointestinalak, nekea, min muskuloseletala eta anemia.[1] Sintoma asko identifikatu ohi dituzte, besteak beste, nekea, buruko mina, arnasestua, anosmia, parosmia, ahultasun muskulara, sukar pixka bat edota disfuntzio kognitiboa.[2]

Sintoma iraunkorrak eta askotarikoak dituzten pertsonen kopurua ez dugu ezagutzen, eta aldatu egiten dira aztertzen ari diren biztanleriaren, erabilitako definizioaren eta azterketan erabilitako denboraren arabera. Erresuma Batuko Estatistikako Institutu Nazionalak egindako azterketa baten arabera, SARS-CoV-2 proban positibo eman zuten pertsonen %10ek sintoma bat edo gehiago izan zuten 12 astez.[3] Mediku Orokorren eta Familiaren Elkarteak (SEMG) 2020ko abuztuan egindako azterketa baten arabera, Espainian COVID iraunkorra zuten pazienteen %79 emakumeak ziren, batez beste 43 urte zituztenak.[4]

2021eko urtarrilean COVID iraunkorraren hainbat alderdiri buruzko ikerketak abian dauden bitartean, gaixotasunaren definizioa oraindik ez zegoen argi eta goizegi zen mekanismoari buruzko ondorioak ateratzeko.[5]

Euskal Herriko Covid Iraunkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020. urteko uda aldera, talde hau osatu zen. Apurka apurka, pertsona gehiago sartu ziren eta telebistan, egunkarian eta interneten gaixotasunaren bizibilizazioan lan egiten dute. Gaur egun, 350 kide baino gehiago dira dagoeneko. 2021. urtean, Long Covid Euskal Herria (A.L.C.E.)[6] izena hartu zuten eta elkarte bihurtzeko prozesua hasi dute. 2021. urteko udatik aurrera INSS-aren aurkako erreklamazioak egiten ari dira elkarteko kideak. Beheko kasua elkarte honen pertsona baten kasu erreala da. Facebook orria 2020ko ekainaren 9an sortu zen eta 2021ko apirilaren 17an, izen berria jarri zuten. Facebook orrialdean 300 pertsona baino gehiago zeuden, 2021ko azaroan.

Kasu bat eredu gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko gizon batek 2020ko martxoaren lehenengo astean kutxatu zen eta hospitalizazio barik pasa zuen gaixotasuna, baina udaberrian, nekea somatu zuen. Sorabioak, insomioa, nekea, tenperatura arazoak etabar jazan ostean psikiatriara bidali zuten. 2020. urteko udan, antidepresiboekin tratamendua hasi zen. Gabonetan, minarekin hasi zen tripa aldean. Apendizitis diagnostikatu eta ebakuntza egin zioten. PCR altua eta leukozitosisa zuen. Alta eman zioten eta berriz hospitalera bueltatu zen sukarrarekin. Beste egun batzuk hospitalean pasa zituen, 2021. urteko urtarrilean. Apendizitisa ez zeukala frogatu zen gero. Medikuek ez zuten inolako arrazonamendurik aurkitu bere sintomentzat. 2021ko udaberrian, bere neurologoak (ikerketa berri bateko ikertzaile nagusia Gurutzetako hospitalean) Covid iraunkorrarekin erlazionatu zuen bere kasua. Udaberrian, sukarra izan zuen eta egun batzuk geroago angioma bat kendu zioten bigarrengo ebakuntza batean. Ekainean, eta beste jauzi baten ondoren, jauzi larria izan zuen eta hospitalera eraman zuten anbulantziaz. Hortz bat galdu zuen eta hatzamar bat apurtu zuen, besteak beste. Geroago, depresio larria diagnostikatu zioten (eta internatzea gomendatu zioten) eta, aldi berean, Gizarte Segurantzako Institutoak bajaren dirua kendu zion nahiz eta ez zion altarik eman. 2021ko azaroan, ginekomastiako diagnostikoa izan zuen. Gizon honek ez zuen inolako osasun arazorik kutxatu baino lehen, eta 38 urte bete zituen 2021ean. Euskal Herriko Covid Iraunkorraren parte da. Egunkarian atera da eta gaitx honen ikertze prozezuan murgilduta dago. Edonork bere kontaktua izan nahi eskero Euskal Herriko Covid Iraunkorrarekin harremanetan jar daiteke edota eztabaidan mezu bat jarri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Al-Aly, Ziyad; Xie, Yan; Bowe, Benjamin. (2021-04-22). «High-dimensional characterization of post-acute sequalae of COVID-19» Nature: 1–8.  doi:10.1038/s41586-021-03553-9. ISSN 1476-4687..
  2. (Ingelesez) CDC. (2020-02-11). COVID-19 and Your Health. .
  3. (Ingelesez) Office of National Statistics UK. (2020ko abendua). The prevalence of long COVID symptoms and COVID-19 complications. .
  4. García-Barredo, Teresa; Maroto, Eva. (2021-1-29). «Covid iraunkorra edo iraupen luzekoa: zer sintoma ditu?» Consumer.
  5. Begiristain, Edurne. (2021-4-16). «COVID iraunkorra duten erien bilakaera aztertzeko eskatu du legebiltzarrak» Berria.
  6. «Long Covid Euskal Herria» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.