Camilla Collett
Jacobine Camilla Collett, Jacobine Camilla Wergeland jaiotza-izenez (Kristiansand, Norvegia, 1813 - Christiania, egun Oslo, 1895) norvegiar eleberrigile feminista izan zen.
Biografia [aldatu]
Henrik Wergeland poetaren arreba zen, hala ere, anaiaren aurkaria zen Johan Welhavenez maitemindu zen. Erantzunik gabe geratu zen maitasun hori dago Colletten lehen eleberriaren oinarrian: Amtmandens Døttre (1854-1855, Alkatearen alabak). Adore handiz idatziriko lana da, emakumearen askatasun eta zoriontasunerako eskubidearen aldekoa; aro berri baten hasiera ekarri zuen Norvegiako etikaren historian.
Feminismoaren aldeko ideiak azaltzen ditu lan guztietan: Gau luzeetan (1861) eta Azken Orriak (1868-1873), oroitzapenak biltzen dituen liburuak; eta Emakume mutuen aldean (1877) eta Joeraren kontra (1879-1885), emakumeen eskubideen aldeko idazkiak besteak beste.
Colletten obrak eragin handia izan zuen Ibsenengan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.