Henrik Wergeland
Wikipedia(e)tik
Henrik Arnold Thaulow Wergeland (Kristiansand, Norvegia, 1808 - Oslo, Norvegia, 1845) norvegiar olerkaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Norvegiako literaturaren berpizkunde-garaiko idazlerik garrantzitsuenetakoa izan zen. Norvegia herrialde moderno gisa sortu zen denboran bizi izan zen. Ideietan arrazionalista zen, eta estiloz erromantikoa. Haren obra nagusiak: Poemak, lehen aldia (1829), Jan van Huysunen loreak (1840), Judua (1842), Gidari ingelesa (1844) eta Gizona (1845).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.