Campo Grande parkea (Valladolid)

Koordenatuak: 41°38′45″N 4°43′51″W / 41.6458°N 4.7308°W / 41.6458; -4.7308
Wikipedia, Entziklopedia askea
Campo Grande parkea (Valladolid)
Motaparke
Geografia
Map
Koordenatuak41°38′45″N 4°43′51″W / 41.6458°N 4.7308°W / 41.6458; -4.7308
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaValladolideko probintzia
UdalerriaValladolid
Parkearen mapa: # Printzearen atea # Haur-jolasak # Printzearen ibilbidea # Pergola, Beltxargaren iturria # Rosa Chaceli eskultura # Leopoldo Canori eskultura # Usategia # Valladolideko ezkutua # Txoritokia # Herri-liburutegi zaharra # Ospearen iturria # Faisai tokia # Urmaela # Ur-jauzia

Campo Grande parkea (Zelai Handia) Espainiako Valladolid hiriaren erdialdean dagoen parke publiko handia da. Forma triangeluarra du, 115.000 m² (11,5 ha) gainazaleko eta Acera de Recoletos kalea, Los Filipinos pasealekua eta Zorrilla pasealekua artean dago. Sarbide nagusiak Zorrillako plazara ematen du, non ate moderno handi baten ondoan hiriko lore armarria dago. Parkea bere perimetro osoan itxita dago. Hiriko gune berde nagusia da. Inguruan dauden pasabideak, nahiz eta hesitik kanpo egon, ofizialki parke barruan kokatzen dira.

1787an sortu zen parke edo lorategi-gune gisa, baina XV. mendetik aurrera garrantzi handiko hiri-espaziotzat hartu behar da. Parkearen alderdi nabarmen bat hegazti-populazio ugaria da. Zuhaitz ugari ditu, bestetik, benetako lorategi botanikoa osatuz.[1]

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere historiako une batzuetan Egiaren Zelaia (Campo de la Verdad) izena hartu zuen eta ondoren Marteko Zelaia (Campo de Marte), baina azkenean Zelai Handia izena finkatu zen.[2]

Urmaela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkearen albo batean urmael artifizala dago, bere garaian oso polemikoa izan zen instalazioa. Urmaela eta ur-jauzia Ramón Olivak planeatutako obra izan zen. Bere traza irlaz eta mendi artifizial batez apaindu zen, ur-jauzi bat erortzen zen haitzulo bat imitatuz. Harriz eta kare bizizko estaldura batez eraiki zen. Obra 1879ko martxoan amaitu zen.

Ur-jauziaren harbidea polemikoa izan zen, Atapuercako haitzulo batetik benetako estalagmitak eraman baitzituzten errealismo handiagoa emateko. Eskandalua hain handia izan zen, non Sustapen ministroak esku hartu behar izan zuen.[3]

Eskulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkean pertsonaia ospetsuen omenez, hainbat eskultura daude: Miguel Íscar, Gaspar Núñez de Arce, Leopoldo Cano eta Rosa Chacelena.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin txiki batzuk erabiltzen ez direnak eta beste batzuk zerbitzu aktiboan daudenak. Eraikin txiki horien artean, hegaztientzako gelak, zerbitzu-etxolaren bat eta liburutegi publiko moderno bat daude.

Paumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pauma parke honetako hegazti enblematikoa izatera iritsi da. Arazorik gabe girotu zen 1930ean bikote bat opari gisa sartu zutenetik. Harrezkero, paumak Zelai Handiko paisaiaren parte dira, eta beldurrik gabe paseatzen dira beltxargen, ahateen, usoen, txolarreen eta pertsonen artean. Zelai Handian laurogeita hamar hegazti-espezie baino gehiago identifika daitezke.[4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.elnortedecastilla.es/valladolid/especial-campo-grande/paseo-interactivo-campo-grande-lugar-recreo-favorito-20230313195650-nt.html
  2. Martín de Uña, Joaquín (2001). Valladolid, paseos por la ciudad. Valladolid: Azul argitaletxea. ISBN 84-932336-1-7. 99.or.
  3. Fernández del Hoyo, María Antonia (2010). Conocer Valladolid, III. Curso de patrimonio cultural 2009-2010. El Campo Grande y el Paseo de Zorrilla. Real Academia de Bellas Artes de la Purísima Concepción. ISBN 978-84-96864-52-8. 32.or.
  4. Egile Batzuk: El Campo Grande. Un espacio para todos. Gustavo Martín Garzo: «El corazón del parque» , 79, 81 eta 85. or. Castilla Tradicional argitaletxea, 2009. ISBN 978-84-936875-4-0.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]