Txolarre
Wikipedia(e)tik
| Txolarreak | |
|---|---|
| Etxe-txolarre arra | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Aves |
| Ordena: | Passeriformes |
| Goifamilia: | Passeroidea |
| Familia: | Passeridae Illiger, 1811 |
| Generoak | |
Txolarreak (Passeridae) txori familia bat da, passeriformes ordenakoak. Hainbat espezie hartzen ditu bere baitan, hala nola etxe-txolarrea eta harkaitz-txolarrea.
Espezieak [aldatu]
Familia honek genero eta espezie hauek ditu bere baitan:
- Hypocryptadius generoa
- Hypocryptadius cinnamomeus Hartert, 1903
- Plocepasser generoaA. Smith, 1836
- Plocepasser mahali A. Smith, 1836
- Plocepasser donaldsoni Sharpe, 1895
- Plocepasser superciliosus (Cretzschmar, 1827)
- Plocepasser rufoscapulatus Büttikofer, 1888
- Histurgops generoaReichenow, 1887
- Histurgops ruficauda Reichenow, 1887
- Pseudonigrita generoaReichenow, 1903
- Pseudonigrita arnaudi (Bonaparte, 1850)
- Pseudonigrita cabanisi (G.A.Fischer & Reichenow, 1884)
- Philetairus generoaA. Smith, 1837
- Philetairus socius (Latham, 1790)
- Passer generoaBrisson, 1760
- Passer ammodendri Gould, 1872
- Passer domesticus Linnaeus 1758 - etxe-txolarrea
- Passer hispaniolensis Temminck 1820 - txolarre iluna
- Passer pyrrhonotus Blyth, 1845
- Passer castanopterus Blyth, 1855
- Passer rutilans (Temminck, 1836)
- Passer flaveolus Blyth, 1845
- Passer moabiticus Tristram, 1864
- Passer iagoensis (Gould, 1838) - txolarre handia
- Passer motitensis (A.Smith, 1836)
- Passer insularis P.L.Sclater & Hartlaub, 1881
- Passer hemileucus Ogilvie-Grant & H.O.Forbes, 1899
- Passer rufocinctus Finsch & Reichenow, 1884
- Passer shelleyi Sharpe, 1891
- Passer cordofanicus Heuglin, 1871
- Passer melanurus (Statius Müller, 1776)
- Passer griseus (Vieillot, 1817)
- Passer swainsonii (Rüppell, 1840)
- Passer gongonensis (Oustalet, 1890)
- Passer suahelicus Reichenow, 1904
- Passer diffusus (A.Smith, 1836)
- Passer simplex (Lichtenstein, 1823) - basamortuko txolarrea
- Passer montanus (Linnaeus, 1758) - landa-txolarrea
- Passer luteus (Lichtenstein, 1823) - urre-txolarrea
- Passer euchlorus (Bonaparte, 1850) - arabiar urre-txolarrea
- Passer eminibey (Hartlaub, 1880)
- Passer italiae (Vieillot, 1817) - italiar txolarrea (aditu batzuen ustez, etxe-txolarrearen azpiespeziea da (Passer domesticus italiae)
- Carpospiza generoa von Muller, 1854
- Carpospiza brachydactyla Bonaparte, 1850 -
- Petronia generoa Kaup, 1829
- Petronia petronia (Linnaeus, 1766) - harkaitz-txolarrea
- Gymnoris generoa
- Gymnoris superciliaris Blyth, 1845
- Gymnoris dentata (Sundevall, 1850)
- Gymnoris pyrgita (Heuglin, 1862)
- Gymnoris xanthocollis (Burton, 1838)
- Montifringilla generoa
- Montifringilla nivalis (Linnaeus, 1766) - elur-txonta
- Montifringilla henrici (Oustalet, 1892)
- Montifringilla adamsi Adams, 1859
- Onychostruthus generoa
- Onychostruthus taczanowskii (Przewalski, 1876)
- Pyrgilauda generoa
- Pyrgilauda davidiana J.Verreaux, 1871
- Pyrgilauda ruficollis (Blanford, 1871)
- Pyrgilauda blanfordi (Hume, 1876)
- Pyrgilauda theresae (Meinertzhagen, 1937)
Euskal izenak [aldatu]
Euskaraz izen asko[1] erabili dira txori hau izendatzeko; horra hegoaldean erabili diren izen batzuk:
-
- Artatxori: Bizkaieraren ia eremu guztian (Durangaldean, Mungialdean, Busturialdean, Legution...) Eibar ingururaino. Hauxe da, hedaduraz, berbarik zabalena, baina eskualderik gehienetan beste sinonimoren batekin batera agertzen da.
- Burgoi, burrigoi, burgoitxori: Beasain.
- Elizatxori (eleitxori, eliztxori...): Arratian, Otxandion, Aretxabaletan, Getarian, Errezilen, Gizaburuaga-Ea-Aulesti inguruan, Lapurdin, Zuberoan.
- Etxetxori: Nafarroa garaiko eskualde askotan (Leitza, Baztan, Oitz, Imotz,...) eta Gipuzkoako mugako herri batzuetan (Berastegi, Ataun...).
- Galartxori: Etxarri-Aranatz.
- Garaitxori: Aezkoa.
- Gorrilloi, gorrillota: Bergara-Antzuola.[2]
- Hormatxori: Ermua-Eibar-Elgeta-Soraluze... Azpeitia-Errezil-Aia...
- Kaletxori: Aretxabaleta-Eskoriatza... Zerain.
- Kurloi, kurrilloi: Lea-Artibai (Munitibar, Berriatua, Markina,...), Durangaldea (Elorrio, Abadiño, Berriz, Mallabia...), eta Debagoiena (Arrasate, Oñati, Antzuola...), eta eskualde horien alboko zenbait herritan (Muxika, Mendata, Azkoitia...).
- Lapurtxori (txorilapur): Beasain, Olaberri... Errezil.
- Larratxori: Mutriku.
- Mokomotz (txorimotz): Azpeitia, Beizama, Aia, Zestoa, Errezil, Beasain...
- Metatxori: Zuberoa.
- Murruxori: Baigorri.
- Pardel: Ondarroa.
- Paretatxori: Oiartzun, Errenteria, Hondarribia, Bera...
- Patxizar: Deba, Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa.
- Teilatxori: Ubidea.
- Torretxori, torrotxori: Mendexa, Amoroto, Ispaster, Ea, Lekeitio, Nabarniz... Zerain. Legutio.
- Txau, ttau, txantxau...: Pasaia, Hondarribia.
- Txo(l)arre: Zarautz. Arano.
- Txorrotxori: Orio.
- Txuerra: Elgoibar-Mendaro-Deba.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://eibar.org/blogak/sarasua/txolarrea-hormatxoria-artatxoria-etxetxoria-passer-domesticus Asier Sarasua: Txolarrea, artatxoria, etxetxoria...
- ↑ Gaztelaniazko gorrion izen arruntaren etimologia ez da ziurra baina teoria batek euskal gorri hitzarekin lotzen du; Zamora, Elena; Ruiz, Guadalupe; y Mejía, Teresa (1983) "Los nombres del 'gorrión común' y del 'campestre' en los Atlas Lingüísticos españoles". En Archivo de filología aragonesa, 32–33:325–366. ISSN 0210-5624