Uso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Usoa
Haitz-usoa (Columba livia)
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Columbiformes
Familia: Columbidae
Hedapen mapa

Uso edo urzo da Columbidae familia osatzen duten 308 hegazti espeziei dagozkien izen generikoa. Dodo ezagunaren ahaide dira.

Historian zehar aberetua izan da, mezulari gisa erabiltzeko. Egun ordea, funtzio hau betetzen duten uso gehienak ikuskizunetarako izan ohi dira, edo jendearen gustua egiteko soilik, ez baitute funtzio komunikatzaile garrantzitsua.

Gainera, usoak oso erabilera sinbolikoa izan du urte askoan. Bakearen sinbolo den uso zuria adibidez. Eta gure herrian ezaguna den askatasunaren sinbolo. Kasuko abestia dugu Txoria Txori kanta, Mikel Laboarena.

Aipatzekoa da, hegazti mota honek arazo ugari sortu dituela hiri eta herri askotan. Animalia oso ongi egokitu da herriguneetan bizitzen eta harrizko eraikinetako paretak hondatuaz aparte, gaixotasunak eta zikinkeria ugari dakartza berarekin.

Uso mezularia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haitz-usoaren barietate bat da.Etxera itzultzeko sena duelako eta oso azkar egiten duelako hegan.Antzinatetik erabili izan da mezularia gisa, bereziki gerra garaietan.Bigarren Mundu-Gerran ere lan bikainak egiten zituen borroka-abiazioaren alde.Herrialde askotan oso famatuak dira uso mezularien kontairak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uso Aldatu lotura Wikidatan
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.