Canaletes iturria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Canaletes iturria.

Canaletetako iturria (katalanez: Font de Canaletes) Bartzelona hiriko iturri esanguratsua da. La Rambla pasealekuko Rambla de Canaletes izeneko gunean kokatzen da, Kataluniako enparantzati porturantz joan ezkero topatzen den lehenbiziko gunea delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan XVI. mendean iturburu bat omen zegoen, bere ura kanal txiki batzuen bidez (bere izena hortik dator) askara zihoalarik. Hiriaren harresiak suntsitu zirenean iturri modernoago bat berreraiki zen, azken hau gaur egun ikus daitekena da. Gaur egungo iturria Moncada i Reixac udalerrian dagoen iturburu batek hornitzen du.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi arrazoiengatik ospetsua da:

  • Kondairaren arabera "bere uretatik edaten duen edozein Bartzelonara itzuliko da". Horregatik, siniskeriaz, noizbait hirira itzultzeko itxaropena edo gogoa duten bisitariek bertatik ura edatea gustukoa dute.
  • Barça futbol taldeko culé zaletuak talde honen arrakasta edo tituluak ospatzeko iturri honen inguruan elkartu ohi dira. Ohitura hau 1930eko hamarkadatik dator, jarraitzaileak emaitzen berri izatera iturri honen aurrealdean zegoen La Rambla kirol-egunkariaren egoitzara hurbiltzen zirenekoa. Eraikin horren atarian eta denen ikusgarri, eguneko partiden emaitzak arbela batean zintzilikatu ohi ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Canaletes iturria Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 41°23′7″N 2°10′12.5″E / 41.38528°N 2.170139°E / 41.38528; 2.170139