Canon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Canon Inc.

Canon Inc. (キヤノン株式会社 Kiyanon kabushiki-gaisha?) , kamerak, bideokamerak, fotokopiagailuak, eta ordenagailuentzako inprimagailuak bezalako gailu optikoak eta irudia eskuratzeko produktuak egiten dituzten elektronikako multinazional japoniar bat da.

Konpainia 1933an sortu zuten Goro Yoshida eta bere koinatuak, Saburo Uchidak Precision Optical Instruments Laboratory izenarekin. Konpainiaren jatorrizko helburua argazki kameraren kalitatea hobetzeko ikerketa izan zen.

1934ko ekainean lehenengo Canon kamera egin zuten. Kwanon deitu zuten, Kuan Yin miserikordiaren jainkosa budistaren izenean. Hurrengo urtean konpainiak Canon izena hartu zuen irudi modernoago bat emateko helburuarekin. 1987an EOS argazki kamerak merkaturatu zituzten. EOS siglak "electro-optical system" esan nahi dute eta, gainera, EOS jainkosa grekoaren omenez ere hautatu zituzten. Sistema horrek eskuzko ikuspegitik ikuspegi ultrasonikora eta egonkortze optikora eman zuen saltoa. Biak ere, argazkilaritzako reflex kameren munduan Canon etxeak sartuak eta argazkilaritza profesional eta abiadura handikoan estandar bilakatu zirenak. Lehiakideak ere Canon etxearen bidea jarraitu zuten, nahiz eta erabiltzaile kontserbadoreenek ez zuten gustuko izan aldaketa.

Hainbat tresna elektronikoren egilea izan arren, argazkilaritzaren munduan egindako ekarpenarengatik erreferentzia izatearren eta 2002tik full-frame kamera digitalak egiten aitzindari izatearren da ezaguna.

Ikus halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpaktu digitalak

SLR digitalak

EOS zinemako kamerak

Bideokamerak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Canon Aldatu lotura Wikidatan