Multinazional

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Goian, McDonalds enpresa multinazional bateko jatetxe bat. Behean, edariak ekoiztu eta saldu egiten dituen Coca Cola multinazional ezagunaren iragarki bat.
Panama 7th infantry 1990 DF-ST-91-02532.jpg

Enpresa multinazionalak, edo besterik gabe multinazionalak, jatorri duten herrialdeaz gain, beste herrialde batzuetan ere ekoizpen, erosketa edo salmenta jarduerak egiten dituzten enpresak dira. Globalizazio fenomeno ekonomikoarekin batera, botere handia hartu duten erakundeak dira: ekoizpen eta salmenta itzelak dituzte eta gobernu nazionalekin negoziazio ahalmen nabaria dute, bertan lantegiak eta lanpostuak sortu, mantendu edo beste herrialde batera ez aldatu edo deslokalizatzeko baldintza gogorrak inposatzen dituztenak, mesede politikoak eta diru laguntzak jaso eta zerga gutxiago ordaintzeari buruz askotan.

Enpresa multinazional era honetan sailka daitezke egiturari buruz:

  • multinazional horizontalak, herrialde ezberdinetan produktu berdintsua ekoiztu eta saltzen dutenak (Coca Cola, esaterako);
  • multinazional bertikalak, zenbait herrialdetan produktua ekoiztu eta beste batzuetan saldu egiten dutenak (Adidas, esaterako);
  • multinazional anitzak, munduan zehar sektore ezberdinetan aritzen direnak, herrialde bakoitzeko abantailak zein diren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: multinazional .