Carmen
Wikipedia(e)tik
Carmen literaturako pertsonaia, Prosper Mériméek izen bereko eleberrian sortua (1945). Maitasun eta heriotzazko kontakizuna da, eta Carmen askatasunaren, erotismoaren eta patuaren irudi bihurtzen da bertan. Beste obra askoren iturburua izan da Carmen: opera (G. Bizet, 1875), balleta (R. Petit, 1949), zinema (Carmen, J. Feyder, 1926; Carmen Jones, O. Preminger, 1954), etab. Jatorrizko obran, euskaldunak dira Carmen (Etxalarkoa) eta Don José (Elizondokoa), eta euskaraz mintzatzen dira zenbait pasartetan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
