Roland Petit

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roland Petit (2009)

Roland Petit (Villemomble, 1924ko urtarrilaren 13a - Geneva, 2011ko uztailaren 10a) frantses dantzaria eta koreografoa izan zen. Parisko Operako ballet-eskolan ikasi zuen dantzan, eta hango taldean sartu zen 1940an. 1944an, ordea, taldea utzi zuen, eta Les Ballets des Champs-Elysées konpainia sortu zuen 1945ean, non dantzari nagusi, ballet-maisu eta koreografo izan baitzen 1947ra arte. 1948an, Ballets de Paris taldea sortu zuen, eta Europa osoan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen. Geroago, Parisko Operako balletaren zuzendari izan zen (1970), Parisko Kasinokoa (1970) eta Marseillako Balletekoa (1972). Petiten koreografia-lanek akrobazia zailak izaten dituzte, eta antzerkiaz, mimo-dantzaz eta kantuaz aberastuak izaten dira. Eguneroko tresnak ere erabiltzen ditu, zigarroak eta telefonoak, adibidez. Petiten koreografia-lan aipagarriak dira: Carmen (1949), Diamante-jalea (1950), Bergeraceko Cyrano (1959), Parisko Notre-Dame (1965), Turangalila (1968), Peleas eta Melisande (1969), Piztu izarrak (1972), Arrosa ondoezik (1973), Coppélia (1975, bertsio berria), Operako Mamua (1980) eta Sorkuntza-bideak (2004).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]