Prosper Mérimée

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Prosper Mérimée.

Prosper Mérimée (Paris, Frantzia, 1803 - Cannes, Frantzia, 1870) frantsesezko idazlea, hizkuntzalaria eta arkeologoa izan zen.

1825ean argitaratu zuen lehen liburua, Théâtre de Clara Gazul (Clara Gazul-en antzerkia). 1834an, monumentu historikoen begirale izendatu zuten, eta 1853an, senatari izan zen. Espainiako eta Britainia Handiko tradizioak ongi ezagutzen zituen. Haren eleberrien artean ezagunena Chronique du règne de Charles IX (1829) izan zen. Baina sona handiagoa eman zioten kontakizun laburrek. Horietarik aipagarrienak dira: Mateo Falcone (1829, Nemesio Etxanizek euskaratua); Les âmes du purgatoire (1834, Purgatorioko arimak); La Vénus d'Ille (1837); Colomba (1840); eta Carmen (1845, Asun Garikanok euskaratua), Bizetek operarako egokitu zuena. 1885ean, Stendhal, ordurako hila zenari buruzko oroitzapen-liburu bat argitaratu zuen Notes et souvenirs izenburuarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Prosper Mérimée Aldatu lotura Wikidatan