Jacques Feyder
Wikipedia(e)tik
Jacques Feyder, jaiotzez Jacques Frédérix (Ixelles, Brusela, Belgika, 1885eko uztailaren 21a - Prangins, Vaud, Suitza, 1948ko maiatzaren 24a) Belgikako zinemagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Errealismo poetikoaren sortzailea da. Zinema muturako sortu zituen film ederrenetako batzuk: L´Atlantide (1921), Crainquebille (1922), Thérèse Raquin (1927), Les Nouveaux Messieurs (1929). Zinema mintzatuan, film ezagunenak hauek dira: Le Grand Jeu (1934), Pension Mimosas (1935), La Kermesse heroïque (1935) eta La Loi du Nord (1939).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.