Carole Thibaut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carole Thibaut

Bizitza
JaiotzaLongwy1969ko uztaila (54 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaNational School of Arts and Techniques of theater (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, aktorea eta errealizadorea
Jasotako sariak

Carole Thibaut (Longwy, Frantzia,1969ko uztailaren 5a)[1] idazle, zuzendari eta aktorea da. 2016ko urtarriletik, Le théâtre des Îletas antzokia, Montluçongo Zentro Dramatiko Nazionala, zuzentzen du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carole Thibaut Longwy-n, Lorrena eskualdean, jaio zen 1969an. Aita hiri berekoa zen; 1942an jaio zen, eta Longwyko Société des aciéries siderurgia-enpresa zaharrean lan egin zuen.[2]

1987tik 1991ra bitartean, Borgoinako (gaur eguneko Borgoina-Franche-Comté) eskualdeko konpainietan komediante gisa hasi zen, eta, aldi berean, arte dramatikoko ikasketak egin zituen Théâtre Dijon-Bourgogne antzokian (Dijongo Zentro Dramatiko Nazionala - CDN) eta hiri bereko Kontserbatorioan. Horrez gain, Letra- eta Filosofia-ikasketak ere egin zituen.[3] Horren ostean, bere prestakuntza dramatikoa osatzen jarraitu zuen; 1992an, Parisko Arte eta Antzerki Tekniken Eskola Nazionalean (ENSATT) ikasi zuen, eta, 1995ean, hiri bereko La Femis-en (École nationale supérieure des métiers de l'image et du son) gidoi ikastaro bat egin zuen. 1994an, bere zuzendari ibilbidea hasi zuen Albert Camus-en Caligula antzezlanarekin, eta Sambre konpainia sortu zuen.[4] 1997tik 2002ra arte, Saint-Gratien-eko Jean Marais antzokia zuzendu zuen, Sambre bertako konpainia egoiliarra zela.

Ondoren, Fosses-eko (Val d'Oise) Espace Germinal arte eszenikoetako gunean hartu zuten egoliar moduan bere konpainiarekin batera. Han sei urtez lan egin zuen, eta baita Val d'Oise-ko beste zenbait herritan, hala nola, Villiers le Bel, Sarcelles, Garges-lès-Gonesse, Gonesse eta abar.

2007 eta 2008an, denboraldi bat igaro zuen Parisko Théâtre de l'Est antzokian artista elkartu gisa.

2012tik 2015era, Parisko 20. barrutiko Confluences gune artistiko konprometituko zuzendari artistikoa izan zen, eta han hainbat proiektu burutu zituen, hala nola 2009ko La genre humain/e topaketak (emakumeen eta femeninotasunaren irudikapenen inguruko topaketa artistikoak).[5]

Carole Thibaut, aktore izateko ikasia, beste autore klasiko eta garaikide batzuen lanak zuzentzen hasi zen,[6] baina, 2006tik aurrera, bere testuak ere eszenaratu zituen.[5] Antzerkian jarraitu zuen aktore gisa hogeita hamar bat ikuskizunetan, batez ere Sambre konpainiarekin.

2015eko ekainaren 1ean izendatua izan ostean, Carole Thibaut-ek, 2016ko urtarriletik aurrera, bere gain hartuko du, Allier-en, Montluçon-Auvergne-ko Zentro Dramatiko nazionaleko zuzendaritzaren ardura.[7] 2015eko uztailaren 17an, Fleur Pellerin Kultura eta Komunikazio ministroak Arteen eta Letren Ordenako zaldun izendatu zuen.[8] 2017tik 2019ra, Carole Thibaut Zentro Dramatiko Nazional eta Erregionalen Elkarteko lehendakariordea izan zen.[9]

Carole Thibaut emakume eta gizonen parekotasunaren aldeko borrokan artista konprometitua da.[10] Horrela, HF - égalité hommes/femmes dans les arts et la culture mugimenduaren sorreran parte hartu zuen.[11] Françoise Héritier antropologo feministaren pentsamendua berea eginez, hainbat komunikabidetan hitz egin zuen publiko frantziarra sentsibilizatzeko, batetik, zuzeneko ikuskizunetan ohikoak diren antzezpen sexisten inguruan, eta bestetik, memoria kolektiboan gertatzen den emakumezko egileen ezabatze sistematikoaz.[12][13] Bi aldiz hartu zuen parte Festival In d'Avignón jaialdian, eta aukera probestu zuen emakumeek antzerkian duten presentzia eskasa salatzeko.[14] Lehen aldian, 2016an, Thomas Jollyk emakume egileen bazterketari buruz hitz egitera gonbidatu zuen Ceccano lorategian. Bigarrenean, 2018an, David Bobéek bere Mesdames, Messieurs et le rest du monde antzerki-programa parodikoan, leku berean, parte hartzera gonbidatu zuen; bertan Gerty Damburyk Décoloniser les arts kolektiboaren izenean emaniko hitzaldiaren ondoren hitz egin zuen.[15] Bigarren esku-hartze horretan, egileak azaldu zuen, nazkatuta zegoela "lagun ona", "neska dibertigarria", "erregearen bufoia" izateaz, batez ere erregea gizonezkoen nagusitasuna zenean. Bere haserrea are handiagoa zen, urte hartako Festival In d 'Avignón jaialdiaren gaia generoa zelako. Asmoa omen zen generoa, ikuskizunaren bitartez, zalantzan jartzea, alderdi guztietan; baina jaialdiaren programazioan gizonezko sortzaileak (egileak eta zuzendariak) % 89,4 ziren, eta emakumeak, berriz, % 10,6.[16] Borroka desberdinen arteko intersekzionalitateaz ere hitz egin zuen:

Bai, borroken intersekzionalitateari.

Bai, borrokatzeari bidegabekeria guztien aurka, diskriminazio ororen aurka, antzinako gizarteak bezala gure mundu garaikide hain modernoa ere gobernatzen duen binarismo inozo eta patetikoaren aurka.

Baina nola liteke borroka orok gizonen eta emakumeen arteko parekotasunaren aldeko borroka zanpatu eta suntsitzea? Nola liteke borroka hori sistematikoki alde batera uztea eta beste borroka batek ordezkatzea?

Emakumeok Frantziako iraultzan izorratu gintuzten. Komunan izorratu gintuzten. Fronte Popularrean izorratu gintuzten. 68an izorratu gintuzten.

Eta berriro izorratzen gaituzte 2018ko Avignongo jaialdian, aurten aldarrikatutako gaia... generoa duen jaialdi handi honetan, zeinean gaiari heltzen dioten programako ekitaldi bakarretako batek izenburua duen "Les femmes dans le spectacle vivant, doit-on craindre le grand remplacement?". (Emakumeak zuzeneko ikuskizunean, errelebo handiaren beldur izan behar al dugu?)

Eta horrela izorratzen gaituzte, mendeetan, hamarkadetan, urteetan, hilabeteetan.[16]

2018ko abuztuan, Romain de Becdelievrek Thibaut gonbidatu zuen France Culture-ko irratsaio batera: Inégalités femme/homme dans le spectacle vivant: rien ne change? (Emakumeen eta gizonen arteko parekotasun eza zuzeneko ikuskizunean: ezer ez da aldatzen?). Harekin batera, programan parte hartu zuen Reine Prat-ek, Kultura Ministerioak babestutako arte eszenikoetako emakumeen eta gizonen berdintasunerako 2006ko eta 2009ko txostenen egileak.[17][18]

Idatziak, taularatzeak, rolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1994 : Albert Camusen Caligula taularatzea, Théâtre 347
  • 1996 : August Strindberg-en Mademoiselle Julie taularatzea, Théâtre de Saint Gratien
  • 1997 : Liaison dangereuse, Laclos-en testuan oinarritua, taularatzea, Théâtre de Saint Gratien eta bira.
  • 1998 : Moliêre-ren Le Misanthrope, taularatzea, Théâtre de Saint Gratien
  • 2000 : L'Envers des sens, Claude Saduten Les jeux de l’orgueil testuan oinarritua, Jacques Descorde-ren taularatzea, antzezpena, Théâtre de Saint Gratien eta tournée
  • 2001: Van Gogh, Vincent Van Gogh-en gutunen egokitzea eta taularatzea, Théâtre de Saint Gratien, bira.
  • 2003 : Gilles Granouillet-en Six hommes grimpent sur la colline antzezlanaren taularatzea, Théâtre de Saint Victor sur Loire eta bira.
  • 2004 : Daniel Keene-ren Puisque tu es des miens taularatzea, Théâtre de Fosses eta bira.
  • 2001 : Ici aujourd’hui, Daniel Keene, Fabienne Rouby, Gilles Granouillet eta Anne Brigitte Kern-en lau antzezlan laburren muntaia, taularatzea eta antzezpena, Théâtre de Fosses eta bira.
  • 2006 : Avec le couteau le pain, testua, taularatzea, Théâtre de Fosses - eta bira.
  • 2007 : Immortelle Exception, testua, taularatzea, Théâtre du Lavoir Moderne Parisien
  • 2008 : Faut-il laisser les vieux pères manger seuls aux comptoirs des bars, testua eta taularatzea, Théâtre de l'Est Parisien
  • 2009 : Fantaisies - L’idéal féminin n’est plus ce qu’il était, testua, taularatzea eta antzezpena, Confluences eta bira.
  • 2010 : Été, testua, taularatzea, Étoile du Nord
  • 2011 : Les Petites Empêchées, testua, taularatzea, Théâtre de l'Est parisien
  • 2012 : L'Enfant, drame rural, testua eta taularatzea, théâtre De la Tempête eta bira.
  • 2014 : Une liaison contemporaine, instalazio digital murgiltzailea, idazketa, diseinua eta ekoizpena, zenbait kolaboratzailerekin: Le Collectif In Vivo Centre Culturel d'Enghien, Théâtre des Ilets - CDN de Montluçon,Maison des métallos, La Chartreuse, Centre National des Ecritures du Spectacle, Festival d'Avignon 2015, ...
  • 2014 : Printemps, idazketa eta taularatzea, ENSATT-eko hirugarren mailako ikasleentzat. ENSATT
  • 2015 : Monkey Money, testua eta taularatzea, Théâtre du Nord - Cdn de Lille-Tourcoing, Maison des Metallos, théâtre des Célestins à Lyon eta bira.
  • 2016 : Longwy Texas, testua eta antzezpena, Scène Nationale Le Carreau à Forbach, Théâtre des Ilets - CDN de Montluçon, Théâtre du Rond Point, bira, Maison des métallos, Paris[2]
  • 2016 : À plates coutures, testua, Claudine Van Beneden-en taularatzea.
  • 2017 : Les Variations amoureuses, testua eta taularatzea, théâtre des îlets - CDN de Montluçon eta bira.
  • 2018 : La Petite fille qui disait non testua eta taularatzea, Théâtre des Ilets - Cdn de Montluçon eta bira.
  • 2019 : Les Bouillonnantes Nadège Prugnard eta Koffi Kwahuleri luzaturiko idazketa eginkizuna, taularatzea, antzezpena (Nadège Prugnard eta Valèrie Schwarcz-ekin), Camille Rocailleux-en musika, Théâtre des Ilets eta bira.
  • 2020 : Faut-il laisser les vieux pères manger seuls aux comptoirs des bars tetestua, antzezpena (Valérie Schwarcz, Olivier Perrier, Mohamed Rouabhi-rekin) eta taularatzea, Théâtre des Ilets - Cdn de Montluçon eta bira.
  • 2021 : Fantaisies, l'idéal féminin n'est plus ce qu'il était, Plateaux Sauvages-n eskeinitako birsortzea, Paris

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babelio-k, literaturari buruzko plataforma frantsesak, eskeinitako zerrenda:

  • Eté, Éd. Carnières-Morlanwelz (Belgique) : Lansman éditeur , 2008, 63 or.
  • Faut-il laisser les vieux pères manger seuls aux comptoirs des bars Éd.: Carnières-Morlanwelz : Lansman, 2008 68 or.
  • Fantaisies, l'idéal féminin n'est plus ce qu'il était Édition : Carnières : Lansman , 2010, 46 or.
  • Avec le couteau le pain, Éd. Carnières-Morlanwelz (Belgique) : Lansman, 2010, 58 or.
  • Moscou la rouge, krasnaya Moskva Éd.  [Paris], TriArtis, 2011, 61 or.
  • L'enfant : Drame rural (2012). Lansman Éditeur. 91 or.
  • À plates coutures Éd. Carnières-Morlanwelz (Belgique) : Lansman , 2015, 60 or.
  • Monkey money Édition : Carnières-Morlanwelz (Belgique) : Lansman éditeur , 2015, 95 or.
  • Alfred de Musset-en 'On ne badine pas avec l'amour' obraren gaineko Variations amoureuses. Éd. Carnières-Morlanwelz (Belgique) : Lansman, 2017, 49 or.
  • La petite fille qui disait non Éd. Paris l'École des loisirs, 2018, 78 or.
  • Pour Chantal Goya, Nectart aldizkariko artikulua. (2018) Bertan, Carole Thibautek azaldu zuen zer den, bere ustez artea: "Arteak ez du munduan eragiten. Hobetu egiten du. Gizakia martxan jartzen du. Haren barrena astintzen du. Topaketa-kontua da, abagune-kontua, ordu egokia eta arriskutsuarena. Topaketa gertatzen denean, zerbait jaso daiteke zure baitan."
  • Un siècle : Vie et mort de Galia Libertad (2022). Lansman Éditeur. 104 or.
  • Ex machina - longwy-texas (2023). Lansman Éditeur.

Esker onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chevalier de l'ordre national du Mérite (Merituaren ordena nazionaleko zalduna), 21 mai 2021eko maiatzaren 21eko dekretuan ebatzia.[19]
  • Chevalier de l'ordre des Arts et des Lettres (Arte eta Letren Ordenako Zalduna), 2015eko uztailaren 17ko aginduan ebatzia.[20]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009: Prix SACD (Société des auteurs et compositeurs dramatiques) elkartearen Antzerki Talentu Berriaren Saria
  • 2008: Guérande-ko 8. edizioko Antzerki Eskrituraren saria Été antzezlanagatik.[21][22]
  • 2011: Durance Beaumarchais SACD-Grignan saria Mosku la Rouge antzezlanagatik.[23]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Carole Thibaut» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-28 data duen 209102434 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Notice de personne: Thibaut, Carole (1969-). BnF (nouvelle fenêtre) Catalogue Général (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. a b (Frantsesez) Thibaut, Carole. (Thibaut). «Longwy-Texas (conférence-performée de Carole Thibaut)» www.theatreonline.com (Théâtre des Îlets) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. (Frantsesez) «Carole Thibaut» archive.wikiwix.com (BAT - Le Billet des Auteurs de Théâtre) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  4. (Frantsesez) Actualités de Compagnie Sambre - tous ses textes, mises en scène, activités. Association C.R.I.S (Noiz kontsultatua: 2024-01-12)..
  5. a b (Frantsesez) Carole THIBAUT - Auteure. L'Échappée, Compagnie Dramatique Indépendante (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  6. (Frantsesez) «Carole Thibaut» Théâtre du Rond-Point Paris (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  7. (Frantsesez) «Nomination de Carole Thibaut à la direction du Centre Dramatique National de Montluçon- Auvergne» ActuaLitté.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  8. (Frantsesez) «Nomination dans l'ordre des Arts et des Lettres juillet 2015» www.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  9. (Frantsesez) Communiqué / Nouveau bureau de l’ACDN | Association Des Centres Dramatiques Nationaux. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  10. (Frantsesez) «Théâtre. Carole Thibaut : « On ne peut pas cryogéniser les artistes, le temps du Covid -19 » - L'Humanité» https://www.humanite.fr 2020-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  11. (Frantsesez) HF Île-de-France : Egalité Hommes-Femmes dans l’art et la culture - Première Saison Egalité 2013/2014. 2013 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12)..
  12. (Frantsesez) Jay. (07.03.2017). «L’invitée de la rédaction - Carole Thibaut : « Nos sociétés sont construites sur un modèle dominant masculin »» La Montagne (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  13. (Frantsesez) Fiquet, Bénédicte. «Interview de Carole Thibaut auteure et metteuse en scène - Site de l'Association Adéquations» www.adequations.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  14. (Frantsesez) «Avignon : le genre questionné mais rien ne change» Les Nouvelles NEWS 2018-07-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  15. Avignon : le genre questionné mais rien ne change. 21 juillet 2018..
  16. a b (Frantsesez) «Carole Thibaut» Théâtre du Rond-Point Paris (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  17. (Frantsesez) «Inégalités femme/homme dans le spectacle vivant : rien ne change ?» France Culture 2018-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  18. Romain de Becdelievre. (01.08.2018). «Inégalités femme/homme dans le spectacle vivant : rien ne change ?» France Culture.
  19. Décret du 21 mai 2021 portant promotion et nomination dans l'ordre national du Mérite. 22 mai 2021..
  20. Arrêté du 17 juillet 2015 portant nomination et promotion dans l'ordre des Arts et des Lettres. 26 juillet 2015..
  21. (Frantsesez) «Carole Thibaut décroche le 8e Prix d'écriture» labaule.maville.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  22. «Carole Thibaut décroche le 8e Prix d'écriture» maville par Ouest-France 13 mai 2018.
  23. (Frantsesez) «Prix Durance Beaumarchais SACD - Grignan» archive.wikiwix.com (grignan-festivalcorrespondance.com.) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]