Caspian Airlinesen 7908 hegaldia
Wikipedia(e)tik
Caspian Airlinesen 7908 hegaldiaren istripua 2009ko uztailaren 15ean Irango iparraldean Teherandik 150 kilometrora.[1] Hegaldia Teherandik (Iran) Erevanera (Armenia) zihoan. Baina, hegazkina 168 lagunekin soro batera erori eta dirudienez, 153 bidaiariak eta 15 tripulatzaileak zendu ziren.[1]
Hegazkina Tupolev Tu-154 modelokoa zen, EP-CPG matrikuladuna.
[aldatu] Bidaiariak
Hegazkinean zihoazten 168 pertsonetatik ez zen inor bizirik irten. 36 pertsona (barnean 2 tripulatzaile) armeniarrak ziren. Baita ere, 2 georgiar, 2 kanadar eta bi australiar. Bidaiarien artean, Irango judo gazteen selekzio nazionaleko 8 atleta eta 2 entrenatzaile zeuden. Baita ere, Irango parlamentari ohia eta enbaxadore baten emaztea.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b Irango hegazkin bat erori egin da, eta 168 lagunak hil dira, Berria.info, 2009-07-15