Erevan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erevan

Erevan
bandera

armarria

Izen ofiziala Yerevan
Armenieraz Երեվան
Estatua ArmeniaArmenia
Hiria Yerevan
Alkatea Yervand Zakharyan
Herritarra erevandar
Koordenatuak 40°10′N 44°31′E / 40.167°N 44.517°E / 40.167; 44.517Koordenatuak: 40°10′N 44°31′E / 40.167°N 44.517°E / 40.167; 44.517
Erevan is located in Armenia
Erevan
Eremua 227 km2
Garaiera 989,4 m
Biztanleria 1.107.800 bizt. (2007)
Dentsitatea 4.880,18 bizt./km²
Sorrera K. a. 782
http://www.yerevan.am

Erevan (armenieraz: Երևան edo Երեւան, Yerevan) Armeniako hiriburua eta hiririk handiena da. Historian zehar beste izen batzuk ere eduki ditu, besteak beste Erebuni, Revan, eta Erivan. Hrazdan ibaiaren ondoan kokaturik dago, eta herrialdearen administrazio, kultur eta industria erdigunea da. Erevanen historia K. a. XVIII. mendean hasi zen, Erebuni izeneko gotorleku urartiarra sortu zenean K. a. 782. urtean.


[aldatu] Klima

Gutxi gora behera kontinentala da, uda bero eta lehorrak diru eta negu motzak. Abuztuan tenperatura 40 °C gradutaraino igo daiteke edo urtarrilean aldiz, -15 °C gradutaraino jaitsi daiteke. Euri gutxi egiten du.

[aldatu] Kultura

Armeniako kutluraren gune denez, Yerevanen Yerevaneko Estatuaren Unibertsitatea sortu zen 1919an. Zientzia Akademia, historia museoa, opera, musika kontserbatorioa eta hainbat institutu tekniko ditu. Matenadaran liburutegiak aintzinako eskuizkribu armeniarrak, greziarrak, asiriarrak, judutarrak, erromatarrak eta pertsiarrak ditu. Hainbat liburutegi publiko, museo, antzoki, lorategi botaniko eta zoo ditu. Trenbide sarearen gunea da eta nekazaritza produktuen salmenta gune nagusia da. Hiriko industriak metala, makinentzako tresneria, tresneria elektrikoa, kemikoak, ohialak eta janaria ematen ditu. Tokko enpresetaz gain, Mendebaldeko Europako, Errusiako eta Estatu Batuetako enpresa multinazionalak ere badira. Opera, Urartu gotorlekua eta erromatar gotorlekua toki turistiko nagusiak dira.

Hraparak
Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak